Ikerketak, gazteriak eta euskarak indarra eta garrantzia hartu dute Gasteizen. Izan ere, atzotik hasi eta bihar arte 200 aditu eta ikertzaile euskaldun bildu eta elkartzen jarraituko dira guztira Gasteizko Europa Jauregian, Ikergazte kongresuan.

Horrela, UEUk antolatuta, 2015ean ospatu zen lehen edizioa Durangon, bigarrena bi urte beranduago Iruñean eta 2019an Baionan, aurten Gaistezen txanda izanik. Jardunaldi honen helburuak ikertzaile euskaldunak ikusgarri egin, harremanetan jarri eta euskarazko ikerketa sustatzea dira. Horretarako, 150 aurkezpen, lau nazioarteko hitzaldi orokor, mahai-inguruak eta bisitak osatzen dute egitaraua. “Garrantzitsua da, orobat, komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea.Unibertsitate eta ikerketaren mundua gero eta espezializatuagoa da eta zaila da jakintza-arlo desberdinetako ikertzaileen artean sareak eraikitzea, baina, aldi berean, hori funtsezkoa da diziplinen artekotasunak puntako ikerketa bultzatzen du-eta”, azaldu eta erantsi zuten antolatzaileek: “Sareak eraikitzea edozein kongresuren helburu izanik, UEUtik garrantzi berezia ematen diogu, Euskal Unibertsitatea egituratzearen helburuari laguntzen diolakoan”. Ildo beretik, panorama horretan “itzalak”ere badaudela azaldu zuten atzo, eta Ikergazte baliatu nahi dute horretaz gogoeta egiteko ere. Alde batetik, euskarazko ekoizpen zientifikoaren joera “negatiboa” dagoela nabarmendu zuten, eta, bestetik, ikertzaile gazteen prekarietatea. “Lehenari dagokionez esan behar da komunitate zientifiko euskalduna asko handitu bada ere (irakasle euskaldun gehiago, ikerketa-zentro berriak...), ekoizpena ez dela neurri berean hazi azken urteetan”. Zenbakietan azalduta, inguma datu-basearen arabera, 1990ean 304 artikulu argitaratu ziren zientzia-aldizkarietan; 2000n 407; 2010ean 528 (goia jo zuen); 2014an 416, eta 2015ean 472.

Gai horiei guztiei buruz hitz egiteko, Europa Jauregiak berriro antolatu du programa-agenda bat gaurko, goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko zortzietan amaitzen dena. Ordu horietan, parte-hartzaileek gai hauek eztabaidatuko dituzte, besteak beste: Datuen zientziak covid-19aren aurkako borrokako hitzaldia egongo da eta mahai-inguru bat.

Jardunaldia. Ikerketak, gazteriak eta euskarak indarra eta garrantzia hartu dute Gasteizen. Izan ere, atzotik hasi eta bihar arte 200 aditu eta ikertzaile euskaldun bildu eta elkartzen jarraituko dira guztira Gasteizko Europa Jauregian, Ikergazte kongresuan.

“Garrantzitsua da, orobat, komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea. Unibertsitate eta ikerketaren mundua gero eta espezializatuagoa da eta zaila da jakintza-arlo desberdinetako ikertzaileen artean sareak eraikitzea, baina, aldi berean, hori funtsezkoa da diziplinen artekotasunak puntako ikerketa bultzatzen du-eta. UEUtik garrantzi berezia ematen diogu, Euskal Unibertsitatea egituratzearen helburuari laguntzen diolakoan”.