Aisialdirako eta kirolarako denbora
Hamar pertsonatik bederatzik aisialdirako denbora dute, Eustaten txostenaren arabera
- Herritar gehienek badakite kirola egiteak abantaila ugari eskaintzen dituela. Dela estresa saihesteko, murrizteko, dela zorionaren hormonak handitzeko, pisua jaisteko, dela igotzeko, onura amaigabeak eskaintzen ditu. Eta horregatik, herritarrek gero eta gehiago praktikatzen dute. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gai horri buruz egin zuen azken txostenaren arabera, herritarrek gero eta denbora gehiago ematen dute kirola egiten, zehazki, sei minutu gehiago 2018an, 2013arekin alderatuta.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, txostenean azaltzen den bezala, aisiari (hots, kirola egiteari, paseatzeari, ibilaldiak egiteari, Interneten nabigatzeari eta abar) eskainitako denbora 2013an baino 6 minutu luzeagoa izan da. Izan ere, herritarren %63,1ek egin zituen horrelako jarduerak. Aisia aktiboari dagokionez, euskal herritarrek gehien egin duten jarduera paseatzea eta ibilaldiak egitea izan da. Jarduera horrek nabarmen egin du gora asteburuetan eta, bereziki, igandeetan. Izan ere, herritarren % 56,3k egin dute jarduera hori, eta 2 ordu eta 34 minutu eman dute batez beste (2018an, 2013arekin alderatuta). "Hedabideei eta informazio-baliabideei (prentsari eta ikus-entzunezkoei) lotutako jarduerak soilik kontuan hartuta ikus daitekeenez, erabiltzaileen proportzioak portzentajezko 5,8 puntutan egin du behera, eta % 84,1eko tasara iritsi da 2018an", erantsi zuten ere aipatutako txostenean.
Temas
Más en Araba
-
Toti Martinez de Lezeak eta Gasteizko Udal Musika Bandak bat egingo dute lehen aldiz asteartean
-
Las Juntas Generales de Álava homenajearán a todas las mujeres junteras de la democracia.
-
El Ayuntamiento concede a Reporteros Sin Fronteras la Medalla Francisco de Vitoria
-
En imágenes: Dos recetas de Zaldiaran para la mesa en San Prudencio