- Udal kontuak indarrean jarri zirenetik bederatzi hitzarmen onetsi dira arlo sozio-sanitarioko elkarteekin, eta aste honetan beste hiru gehitu zaizkie; Arabako Gurutze Gorria eta APDEMA eta AGLE elkarteekin egindakoak, hain zuzen ere. Hiru hitzarmen horien bitartez 32.589 euroko laguntza ekonomikoa ematen zaio hirugarren sektoreari, osasunaren arloko ekimenak gauzatzeko, izan ere Ahora Vitoria - Orain Gasteiz planeko ardatz nagusi baitira.

“Hitzarmen bat Arabako Gurutze Gorriarekin sinatu da, Gasteizko ikastetxeetan Oinarrizko bizi euskarriari eta BBBri buruzko prestakuntza lantegiak programa egiteko. Programa honen helburua gazteei informazioa, orientabideak eta lanabesak ematea da, ahalik eta segurtasun handienaz erantzun ahal izan diezaieten inguruan izan ditzaketen bizi-arrisku egoerei lehen bost minutu garrantzitsuetan”, azaldu zuten atzo. APDEMA- Adimen Ezintasuna duten Pertsonen Arabako Elkartearekiko hitzarmenari dagokionez, “familia zentroan” proiektua burutzeko balioko du. Azkenik, AGLE-Arabako Gizarte Lan Elkartearekiko lankidetza-hitzarmena ere onartu da, gaixotasun kronikoak, degeneratiboak, tumoreak eta gaixotasun terminalak dituztenen familiei laguntzeko programa garatzeko, Udaletik azaldu zutenez.