- Beldurra edo kezka dago koronabirusagatik, baina ez kutsatzeagatik. “Pandemiari buruzko herritarren omenaldiak” txostenaren arabera, herritar gehienek uste dute kutsatzeko arrisku txikia dutela.

Hala, herritarren %71k diote, euren jarduerak, harremanak eta hartzen dituzten prebentzio neurriak kontuan hartuta, aukera gutxi dutela edo batere aukerarik ez dutela koronabirusaz kutsatzeko. %7k uste dute aukera asko dituztela eta %18k aukera dezente. Bestalde, Koronabirusaz kutsatzeko arrisku handiena duten jardueratzat hartzen dira etxebizitza batean elkartzea norberarekin bizi ez direnekin (%89k uste dute arrisku handia edo dezentekoa duela), garraio publikoan ibiltzea (%85) eta taberna edo jatetxe batean barruan jan edo edatea (%80). Arrisku apur bat txikiagotzat hartzen da beste pertsona batzuekin batera leku itxi batean lan egitea (%77), beste pertsona batzuekin leku itxi batean klasera joatea (%73), eta, azkenik, denda edo merkatal zentroetara joatea (%73).

Inkestatuei galdetuta Covid-19ak beraien osasunean zenbateko larritasuna izango lukela uste duten, %11k esan dute oso larria litzatekela uste dutela, %26k nahikoa larria, %41ek ez oso larria eta %6k ez batere larria. Gaixotasunaren larritasunari buruzko pertzepzioa adinarekin lotuta dago; adinean aurrera egin ahala gero eta gehiago dira nahikoa edo oso larria izango litzatekela uste dutenak”, gaineratu dute txostenean. Hala, eta zehazki, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean %51k uste dute ez litzatekela oso larria eta %21ek ez litzatekela batere larria. Izan ere, adinak eta gaixo asintomatiko posibleen profilekoak izateak murriztu egiten dute beldurra edo kezka, baina zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta kezka handiagoa.