Floridako 200 urteak ezagutzeko jolasa
Udalak koaderno didaktikoa banatuko du LH-ko 6. mailan eta adinekoen zentroetan
- Floridako parkeari buruzko koaderno didaktiko batek parkearen 200. urteurrena Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletara eta adinekoen zentro soziokulturaletara eramango du. Udalak, Protokolo eta Komunikazio Zerbitzuaren bidez, argitalpen bat diseinatu eta argitaratu du parkearen historia oroitzeko eta, aldi berean, modu original eta entretenigarrian hezteko, denbora-pasekin eta jolasekin.
Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak eta Vicente Perales koadernoaren diseina-tzaileak aurkeztu zuten lana atzogoizean. "Haurrei eta adinekoei iritsiko zaie koaderno hau, hiriko birika berde honen 200. urteurrena ospatzen, haren historia zabaltzen eta gozatzen jarraitzeko helburuz", azaldu zuen Gasteizko zinegotziak. Ildo horretatik, jakinarazi zutenez, denbora-pasarako liburua, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko dena, 48 orrialde ditu koloretan eta sormen-jokoak. Labirintoak, margotzeko marrazkiak, puntuak elkartzea, letra-zopak, sudokuak, gurutzegramak,... Dagoeneko, Gasteizko Udalak 5.000 ale editatu ditu: 2.800 ale hiriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei banatuko dizkiete. 450 ale, berriz, Adinekoen Zentro Soziokulturaletan banatuko dituzte, Udalak Justo Antonio Olaguibel pertsonaiaren inguruan editatu zuen koadernoarekin egin bezala, Gasteizko adinekoen artean "harrera ona izan baitzuen". Urtean zehar Florida Parkearen 200. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera sustatu ditu Udalak: liburuxkak, turismo-jarduerak eta erakusketa bat, besteak beste.
Temas
Más en Araba
-
Arrancan las obras de la nueva conexión ciclista y peatonal con Jundiz
-
Artziniega visibiliza su nueva marca a través de pegatinas y marcapáginas
-
Vitoria bate su récord en el turismo de negocios con 355 congresos, eventos y jornadas profesionales
-
Laudio pone en valor su sector baserritarra por San Blas