- Gasteizko familiek gero eta gehiago birziklatzen dute. Hori erakusten dute atzo Arabako Foru Aldundiak emandako datuek. Hala ere, albiste positiboa izan arren, oraindik ez dira Europar Batasunak ezarritako helburuak lortzen ari.
"Urtetik urterako bilakaera positiboa da; albiste ona da hori, eta erakusten digu mezua barneratzen ari dela herritarrengan. Hala ere, oraindik ez dugu lortu Europako helburuak betetzea eta, beraz, are ahalegin handiagoa egin behar dugu, elkarrekin, administrazioek eta herritarrek". Hitz horiekin laburbildu zituen Josean Galera Ingurumen diputatuak Arabako Hondakinen Behatokiaren azken datuak, 2019. urteari dagozkionak. Hondakin organikoei, paperari eta beirari buruzkoak dira gehien hobetu diren datuak. Zehazki, hondakin organikoen birziklapena (elikagaien eta inausketen hondarrak) hobetzen ari da urtetik urtera, "2017an Arabako herrietan konpostaje sistemak abian jartzearekin egindako jauzi kualitatiboaren ondoren", azaldu zuten Arabako Foru Aldundiatik. Mota horretako hondakinen birziklapen tasa % 16koa izan zen 2019an, eta % 13koa 2018an. "Baina atzera begiratu eta arretaz aztertzen badugu azken hamarkadan izandako bilakaera, egiaztatuko dugu hobekun-tza oso nabarmena dela; izan ere, sortutako hondakinen soilik % 3 bereizten zen behar bezala 2010ean", gaineratu zuten prentsa-ohar baten bitartez.
Datu positibo gisa, beira birziklatzeari dagozkionak dira, hau da edukiontzi berdea adierazten dutenak. Paperak ere (edukiontzi urdinak) hobetu egin ditu birziklatze-datuak, azken urteekin alderatuta. Izan ere, bi birziklatze-mota horietan Europako helburuak %87 eta %70eko birziklapen-tasarekin gainditzea lortu da. Berrerabiltzeko ehun-bilketa ere nabarmendu nahi izan du Aldundiak (edukiontzi zuria). Kasu honetan, datuek erakusten dute goranzko joera dagoela: 2010ean, 0,97 kilo biztanle bakoitzeko, eta 2019an, 3,53 kilo biztanle bakoi-tzeko, hain zuzen ere.
Datu horiek atzo azaldu zituen Josean Galerak Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean eta bere agerraldian positibotzat jo zituen. Hala ere, zaborra birziklatzen jarraitzeko eta egunez eguneko ohiturak hobetzeko "ez lasai-tzeko" beharra ere nabarmendu zuen foru diputatuak, horrela Europar Batasunak ezarritako helburuetara iristeko: "Ezin gara lasaitu gure ohiturei dagokienez; oraindik asko dago egiteko. Lanean jarraitu beharra dago Europako helburuak bete arte", adierazi zuen. Ildo horretatik, azaldu zuenez, birzikla-tze tasa onena % 50ekoa da.
Birzikla-tzea eta ohitura horietan hazten jarraitzea garrantzitsua den arren, egokiena hondakin gutxiago sortzea da. Hala argitu zuen, behintzat, atzo Josean Galerak: "Nolanahi ere, ingurumen erronka ez datza gero eta gehiago eta hobeto birziklatzean bakarrik; garrantzi-tsua da gero eta hondakin gutxiago sortzea ere", adierazi eta erantsi zuen: "Alde horretatik ere, bilakaera positiboa da urtetik urtera. Hain zuzen, gaur egun urtean biztanleko 409 kilo sortzen ditugu, eta iaz 420 kilo sortu genituen biztanleko; alegia, urte bakarrean %2,7ko hobekuntza izan da". 2010. urteko datuekin alderatuta, ia % 12koa da hobekuntza, garai hartan urtean 465 kilo sortzen baitziren biztanleko. Araban batez beste sortzen den hondakin kopurua txikiagoa da EAEkoa eta Estatukoa baino, baina horretan ere oraindik ez dira bete Europak ezarritako helburuak. Birziklatzea erakunde publiko guztien kezka da oraindik. Hain zuzen, duela gutxi, Udalak berak eskuliburu txiki bat prestatu zuen, herritarrek edukiontzi bakoi-tzean zer birziklatu behar zuten jakin zezaten.
Hala, gida horretan zehaztu zuten ontzi guztiak (botilak edo jogurt-ontziak) edukiontzi horian utzi behar direla. Edukiontzi ezezagunagoetan (grisean, esaterako), zabor-poltsak, erabilitako zapiak, jostailuak, biberoiak edo ileak bota behar dira, gida horren arabera. Eta edukiontzi laranjan erabilitako olioa.
Esaldia. "Urtetik urterako bilakaera positiboa da; albiste ona da hori, eta erakusten digu mezua barneratzen ari dela herritarrengan. Hala ere, oraindik ez dugu lortu Europako helburuak betetzea eta, beraz, are ahalegin handiagoa egin behar dugu, elkarrekin, administrazioek eta herritarrek".
Datu onak. Daturik onenak eman dituzten hondakinak beira (edukiontzi berdea) eta papera (edukiontzi urdina) izan dira, eta dagoeneko bete dira Europako helburuak, birziklapen tasa %87koa eta % 70ekoa baita.