Dislexia duten pertsonek beren beharretara egokitutako udal LEPko azterketa izango dute. Horixe iragarri zuen atzo Gorka Urataranen taldeak, Iñaki Gurtubai alkateordeak, hain zuzen ere. Jakinarazi zuenez, dagoeneko aztertzen ari dira hobekuntzak proben idatzizko formatuan, azterketen jarraibide-orrietan eta proba egiteko denboran. Dislexia duten hautagaiek proba ordenagailuz egiteko aukera ere kontuan hartuko da, eta azterketa irakurtzeko laguntzaileak jartzekoa.
Azterketa horien egokitzapen faltak eragindako pertsona batek lehen pertsonan kontatu duenez, dislexiak eta oinarri neurobiologikoa duen ikaskuntza-nahasmendu espezifikoek LEPetan baldintza berdinetan parte hartu ahal izatea eragozten dute. “Gainera, legeak ez du ezintasuntzat jotzen dislexia, eta horrek askotan zaildu egiten du probak eragindako pertsonei moldatu ahal izatea”, azaldu zutenez Udaletik.
Hain zuzen ere, sindikoak horren inguruko gomendioa egin du azkenaldian, eta eskatu du behar diren egokitzapenak ezar daitezen enplegatu publikora sartzeko probak egiteko. Hori guztia dela eta, Giza Baliabideen Sailak txosten bat landu du, zeinean bost jarduera-eremu bereizten baitira hautaketa-prozesuetarako deialdiak inklusiboak izan daitezen dislexia duten pertsonentzat. “C taldeari dagokion hurrengo LEPerako egin daitezke egokitzapenak. Eta, jakina, berehala aplikatzeko modua ere aztertuko dugu. Aurreko enplegu-eskaintzako azterketetan ere Udalak kontuan izan zituen dena delakoagatik azterketa baldintza txarragoetan egin behar zuten taldeen beharrak”.