Síguenos en redes sociales:

‘La Vuelta’ trafikoan eraginak izango ditu

Josu Zubiagak eta Sonia Díaz de Corcuerak lasterketaren ondorioak azalduko dituzte

- Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiagak eta Trafikoko Zuzendari Sonia Diaz de Corcuerak atzo azaldu zituzten Euskadiko Trafikoa eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan La Vuelta Euskadin izango den egunetan, urriaren 20an eta 27an, txirrindulariek igaroko dituzten errepideetan eta 25 udalerrietako kaleetan lasterketak izango dituen eraginak eta abian jarriko den dispositiboa. Irteera Gasteizen izango da 13:00etan, Mendizabalatik. Ibilbide neutralizatua hiriburuko ingurabidean. Duranatik irtengo da. Urduñako igoera bi aldeetatik itxiko da ibilgailuen eta pertsonen trafikoarentzat 08:30etik aurrera, eta ez da irekiko lasterketa bigarren bueltan igaro arte. Gaubeako helmuga ingurua ere itxita egongo da publikorik izan ez dadin.