- Covid-19ak sortutako egoerak bere eragina izango du ere Lanbide Heziketaren ikasturte hasieran, baita ikasturte osoan zehar ere. 28an ekingo diote lanari, eta ikasleek urriaren 15era arte izango dute izena emateko aukera. Egoerari aurre egiteko, Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako abantean ikastetxeen elkarteak (Hetel) internet bidezko materialak egokitzen eta hobetzen ari da, konfinamendu berririk balego eskolekin aurrera jarraitu ahal izateko, eta elkarlanean ikasteko metodologiaren diseinua moldatzen ere bai.
Prentsa ohar baten bidez, adierazi du 2020-2021 ikasturterako 4.500 gaztek egin dutela matrikula Euskadiko Oinarrizko Lanbide Heziketa osatzen duten bi ikastaroetan; horien erdiak, Hetel-en 26 ikastetxeetako batean. Gainera, DBH gaindituta ez duten gazteek ere hauta dezaketela gogoratzen du Hetel-ek. “Gazteak hezkuntza sisteman mantentzeko neurri bat da; salbazio ohola ere izaten da gazteentzat sarritan, beren hezkuntza ibilbidea zein ibilbide pertsonal eta profesionala abiarazten laguntzen baitie”, dio horren inguruan Hetel-eko burua den Julen Elgetak.