- Osasun sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplika-tzeko, herritarren parte-hartzea eskatu zuten atzo. Izan ere, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean Aguraingo Kokolo tabernan (Zapatari kalea) egon diren pertsonak PCR proba egitera deitu zituzten. Horretarako, haien osasun zentrora telefonoz deitu behar dute PCR bat egiteko hi-tzordua eskatzeko.
Probak atzo eguerdian hasi ziren egiten Aguraingo eta Gasteizko zentro desberdinetan: Agurain/Salvatierrako Osasun Zentroan, Gasteizko Osasun-Zentro Zonifikatuetan (Lakuabizkarra eta Zabalgana), eta AUOko kanpo-kontsultetan (Gasteizen).
Era berean, deialdi horretan bertan, Osasun sailak eta Osakide-tzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazi zizkieten -maskararen derrigorrezko erabilera, segurtasun distantzia eta eskuak sarritan garbitzea, besteak beste-.
Gainera, gogoratu zuten, kon-tzientzia hartzeko helburuarekin eta eman behar diren pausoak argitzearren, pertsona batek covid-arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero -sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera, etab.- bere etxean isolatu behar dela eta osasun-zentrora deitu, honen inguruan neurriak hartu ahal izateko.
Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali nahi izan zuten, eta "hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez" direla gogorarazi, baita haien asmoa dela "transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea", adierazi zuten gainera amaitzeko.
Beste alde batetik, Er-tzaintzak identifikatu eta zigortu zuen ostegunean goizaldean Gasteizko diskoteka baten arduraduna zenbait pertsona pistan dantza egiten zeudela egiaztatu zuenean. Gainera, adierazi zuen gehienek ez zeramatera maskara jantzita. Hori dela eta, maskara ez jartzeagatik 23 zigor akta egin ziren bezero hauentzat, Segurtasun saileko iturriek adierazi zuten bezala.
Hau guztia 01.20ak inguru gertatu zen Gasteizko parte zaharretik gertu, Ertzaintzak covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak betetzen ari ziren ikuskatzen zebilen bitartean. Izan ere, egun hauetan Ertzaintzak lan hauek buru-tzen ari da, aste osoan zehar ospatzear zeuden jaiak covid-19agatik bertan behera geratu direlako.
Sailak Europa Press egunkariarekin hitz egin zuen, eta, azaldu zionez, ikerketa lan hauen barruan aurkitu zuten diskoteka honetan segurtasun neurrien hauste bat ematen ari zela, eta horregatik pertsona guzti hauek identifikatu ziren, eta arduraduna zigortu zuten.