- Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Sailak buru eman zion atzoDIGConsum Europako proiektuari, kontsumitzaileak merkataritza elektronikoaren erabilera seguru eta egokiaz prestatzeko ikastaro bat eta txikizkako merkataritzaren digitalizazioari buruzko hitzaldi-eztabaida bat aurkeztuz.
Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzálezek inauguratu zuen jardunaldi hori, eta ezagutu egin zuen proiektuan parte artzen duten Europako erakunde eta enpresa guztien lana. "Proiektu horrek gizarteari erabilera libreko tresnak eskaintzen dizkio kontsumitzaileak kontsumo digitala era seguru eta arduratsuan egiteko behar diren trebezia eta gaitasunez hornitzeko", adierazi zuen. "Lagundu nahi dugu pertsona guztiek, edozein adinetakoak izanik ere, sarean era seguruan mugitzen jakin dezaten, eta halaber adierazi nahi diegu herriko dendetan Interneten bidez erostea segurtasunarekin eta kalitatearekin batera doala" erantsi zuen. Ekitaldi honetan Gonzálezek iragarri zuen udaren ostean prestakuntza plan berezi bat jarriko dela abian, Arabako txikizkako merkataritza "informazio teknologia berriez balia dadin bere produktuak eta zerbitzuak sustatzeko eta bere merkatua online salmenta bideen bitartez zabalagotzeko".