- Argi dago Covid-19ak biztanleria osoari eragin diola, orain arte zeudendesberdintasunak areagotuz. Azterketa honen arabera, gazteak, lan prekarioagoak eta atzerritarrak dituztenak, izan dira askoz gehiago sufritu dutenak, eta, horri aurre egiteko, "garrantzitsua da" aukera- berdintasunaren mesedetan kohesiorako eta integraziorako espazioak eskaintzea. Alarma-egoeran egon diren DBE eskaeren datuak aztertuta, ikusi da gora egin dutela "pixka bat gazteen artean, baina egia da bilakaera hori arindu egin dela beste laguntza-mota batzuk daudelako, hala nola langabezia-prestazioa edo administrazio-izapideak geldiaraztea. Beraz, aurreikus daiteke eskariek gora egingo dutela laguntza ekonomiko mota hori agortu eta administrazio-epeak berriz hasi ondoren".
Desberdintasun horiez gain, proiektu honen hiru faseetan zehan desberdintasunez eta emakumearen aurkako indarkeria areagotzeaz ere hitz egin da. Izan ere, Konfinamenduan zehar, gazteak ez ezik, emakumeak eta haurrak ere zigortuak izan direla diote beste txostenetan. Bereziki, genero-indarkeriaren biktima diren eta konfinamendu hori beren tratu txarren egileekin itxita bizi izan duten emakume guztiak.