Síguenos en redes sociales:

7 eta 14 urte bitarteko gazteentzako jaiotza tailerrak

Arabako jaiotzazaleek antolatuta, uztailean eta abuztuan eskalazko jaiotzak birsortzen ikasiko dute

- Aurten, Arabako Jaio-tzazaleen elkarteak umeentzako jaiotza tailerrak antolatu ditu uztailean eta abuztuan. Hala aurreratu zuen atzo Gasteizko elizbarrutiak prentsa ohar baten bidez. Ekimen honen helburua jaiotzen artea hurrengo belaunaldiekin partekatzea da.

Era horretan, 7 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteek eskalazko jaiotzen munduan murgilduko dira bi hilabete hauetan zehar. Gainera, segurtasun neurri guztiak errespetatuko direla aurreratu zuten elizbarrutikoek.

Bastiturri kaleko laugarren zenbakian dagoen Nuestra Señora de los Angeles-eko parrokia lokaketan ospatuko dira klaseak, eta zortzi aste horietan zehar -txanda bakoitzean 12 pertsona izanda gehienez-, parte-hartzaileek zenbat klaseetan parte hartu nahi duten erabaki ahalko dute, baita goizez (10.00etatik 13.00era) edo arratsaldez (16.00etatik 19.00etara arte) egingo duten. 60 euro ordaindu beharko dira astero, eta horietan materialak eta jaoitzak egiteko tresnak daude sartuta. Gainera, desinfekta-tzailea, maskarak, etab. emango zaizkie parte-hartzaileei. Izena emateko -gogoratu zuten- elkartearekin WhatsApp-en bidez edo 698 88 59 62 telefono zenbakira deituz egin daiteke (baita informazio gehigarria eskatzeko ere), edo mail bat bidaliz comunicacion.arabelen@gmail.com helbidera.