USE azterketak egingo dira EHU ikastetxeetan eta BECen
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketak uztailaren 6, 7 eta 8an egingo dira ohiko deialdian
- 2020-2021 ikasturteari dagokion Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) azterketak egingo dira uztailaren 6, 7 eta 8an (ohiko deialdia) eta uztailaren 20, 21 eta 22an (ezohiko deialdia). Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila elkarlan "estuan" aritu dira azken hilabeteotan proba berrantolatzeko lanetan, aintzat harturik Covid-19aren pandemia dela eta hartu behar izan diren prebentzio eta segurtasun neurri zorrotzak; besteak beste, mugikortasunari eta pertsonen arteko distantziari dagozkienak.
"Ezohiko egoera hau dela eta, UPV/EHUk eta Eusko Jaurlaritzak handitu egin dute azterketak egiteko lekuen kopurua, ahalik eta osasun baldintza onenetan egin daitezen. Hori horrela, UPV/EHUren hiru campusetako ohiko azterketa lekuei, gehitu egin zaizkie BEC erakustazoka, Bizkaian, eta zenbait ikastetxe: hala nola Eibarko Armeria Eskola eta BHI, Gipuzkoan, eta BHI Ekialdea, Arabako campus inguruan", azaldu zuten atzo EHUtik. Probaren ordutegi berriak ez ezik, probaren garapenerako protokolo bat prestatzen ari da. "Protokolo horrek higiene, osasun eta antolakuntza neurriak jasoko ditu eta ikastetxeei helaraziko zaie. Osasun neurrien artean, nabarmentzekoa da ikasle bakoitzak bere maskara eta azterketa egiteko materiala eraman beharko dituela (bolaluma, erregelak, kalkulagailua€), eta une oro mantendu beharko du ezarritako gutxieneko segurtasun distantzia", azaldu eta erantsi dute: "Pertsona guztiek eskuak garbituko dituzte ikasgelara sartu aurretik, uraz eta xaboiaz edo sarreran ipiniko diren ontzietako gel edo soluzio hidroalkoholikoaz. Betiere emandako jarraibideak jarraitu behar izango dira".
Temas
Más en Araba
-
Gasteiz renueva su modelo de parentalidad positiva con el equipo de la EHU
-
En imágenes: Entrega de premios de la XXIV edición del Concurso de Dibujo “Vive con seguridad”
-
La Diputación Foral de Álava lleva a las cuadrillas de territorio talleres para dar nueva vida a la ropa usada
-
El PP critica los tres años de mandato de la alcaldesa Etxebarria