- Sindikoan aurreko aldian irekitako dosierrak lantzen jarraitu dute 2020. urteko lehenengo hiruhilekoan, baina "nabarmentzekoa" da hainbat dosier berri ere ireki dituztela. Zehazki, 53 kexa-dosier, eta 18 kontsulta. "Aldi horretako dosier berrien kopururik handiena da, azken hiru ekitaldietan", azaldu zuen Udalerri esparruko herritarren babeslea den Leire Zugazuak atzo telematikoki ospatutako Iradokizun eta Erreklamazio batzorde berezian.

Zehazki, 52 kexa-dosier jaso zituzten, eta horietatik 47 irekita jarraitzen dute, eta beste bostak itxi dituzte jada. Gainera, beste ofiziozko dosierra ere izan zuten lehenengo hiruhilekoan, eta ondino irekita jarraitzen du. Bestalde, tarte horretan itxitako dosierrak, beste aldiren batekoak 25 izan dira eta kontsulta irekiak datu basean 18.

Bertan ere adierazi zuen, beste zenbait datuen artean, denbora-tarte horretan, 77 dosier landu dituztela, eta, guztira, 673 esku-hartze izan direla. "Egonkortasuna erakusten dute datuek, aurreko aldiekin alderatuz gero. Gainera, 65 txosten-eskabide formal gehitu behar zaizkio horri, baita bulegoan aurkeztutako erreklamazioak zegozkien sailei egindako errekerimenduak ere", gogoratu zuen.

Denbora-tarte berean, zortzi gomendio ere eman dituztela azaldu zuen; sei Ogasun sailari zuzenduta, bat Giza Baliabideen sailari eta beste bat AMVISAri. "Gomendio bat helarazten diogularik, egiten diogun proposamena onartzen duen ala ez erantzuteko eskatu ohi diogu sailari, eta erantzun hori jaso eta erreklamatzaileari jakinarazi ondoren ixten dugu dosierra", aipatu zuen Zugazuak.

Ogasun sailak jasotako gomendioen artean, lau onartu ditu; oinezkoentzako pasabidean aparkatzearen inguruko bat, baita, ibilgailua bizikletentzako bidean aparkatzea, ibiltzea oztopatuz eta zirkulaziorako erreserbatutako erreian aparkatzearena. Azkenengoa, aparkamenduaren arloko arau-hauste bat larritzat jotzen delarik, oztopoa sortzen deneko zirkunstantziak salaketa-orrian zehaztearen komenigarritasunarena, sailak onartu du, baina sindikoan Hirritarren Segurtasun sailaren erantzunaren zaindaude. Sailak gainera beste bi gomendio ez ditu onartu epe honetan, biak aparkamendu-isunen ingurukoak. Giza Baliabideen sailak, bere partez, LEParen tasak itzultzearen gomendioa jaso du, "salbuespenagatik -langabezia-"; eta AMVISAk familia bakarreko etxe bateko fakturen ingurukoa, atzo Zugazuak azaldu zuenez.

Berak ere adierazi zuen konfinamendu egoera hau ez dela erraza izan gai batzuetarako; hala nola, mail helbiderik edo Interneten bidez ibiltzeko joera ez daukatenentzat. Hala ere, lanean jarraitu dute eta hori ere goraipatu zuten Udaleko talde politiko guztiek. Izan ere, momentu hauetan ere eta covid-19a heldu baino lehen zenbait ekimenetan parte hartu dutela azaldu zuen sindikoak, bai Gasteizen baita beste lekuetan ere. Adibidez, urtarrilaren 22an Pontevedran izan ziren mahai-inguru batean, Gasteizek herritarren partaidetzaren arloan izandako esperientziaren inguruan, eta herritarren defendatzailearen zeregina azaltzeko, horretarako trena gisa.