- Koronabirusak aldez aurretik planifikatutako agenda eta programazioak bertan behera uztera edo atzeratzera behartzen ari du. Hala ere, AEK-k aurrera egiten du eta 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula martxan jarri du, euskara ikasi edo maila hobetu nahi duten guztiek ikasturte berrian egin dezaten. "Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenentzat, AEKn matrikulazio eskaintza berezia jarri dugu; webgunean nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke", azaldu dute bertako kideek.
Aurrematrikula online egiteko aukeraz gain, eta konfinamendutik ateratzeko prozesuaren bilakaeraren arabera, laster jakinaraziko dute aurrematrikulak euskaltegian bertan egiteko epealdia. Gainera uztailaren 8an baino lehenago egiten dutenek, baldintza eta eskaintza bereziak izango dituztela ere jakinarazi dute.
Ikastaro horiez gain, udako barnetegiek harrera ona izaten dute euskara hobetu edo praktikatu nahi duten herritarren artean.Izan ere, gero eta jende gehiagok ematen du izena hainbat barnetegitan euskararen erabilera hobetzeko edo urtean zehar ikasitako guztia praktikan jartzeko. Hala ere, gaur egungo egoerak atzeratu egin ditu barnetegietara joateko datak eta oraindik ez dago argi uda honetan nola garatuko diren. "Ezohiko egoera honen ondorioz, oraindik ez dakigu nolakoak izango diren udako ikastaroak. Barnetegiak egin ahal izango diren aztertzen ari gara", adierazi dute AEKtik. Badaezpada ere, data probisionalak jarri dituzte web orrialdean. Horrela, AEKren lehen aurreikuspenen arabera, eta koronabirusaren hedapenak kontrakoa eragozten ez badu, barnetegiak uztailetik aurrera has daitezke martxan. Izan ere, webgunean bertan zehazten den bezala, 6tik 19ra hasiko lirateke aurtengo lehenengo euskalduntze barnetegiak. Hala ere, gaur egungo osasun-krisiaren bilakaeraren zain egon behar da, azkenean gauzatu ahal izango diren ala ez jakiteko, edo datak ezarritakoak izango diren edo berriro aldatuko diren ikusteko.
AEK-tik egunkari honi azaldu dioten bezala, asteburuko barnetegiek hazkunde handia izan dute azken urteetan, baina, era berean, kopuru mugatua, asteburu bakoitzeko bi talde joaten direlako, hiri barnetegiko taldea, hain zuzen ere. 55-60 lagun mugitu ohi dira asteburukoetan, jende asko tokirik gabe geratuz. Udako barnetegietan, aldiz, 300 bat lagun egoten dira, "hor ez da jendea kanpoan geratzen", baina txanda horietan kopuruak ere mugatu behar izaten dira. "Jende gehiago familia barnetegietan ikusi dugu, euskalduntze-barnetegietan joera mantentzen da", adierazi dute barnetegietako antolatzaileek.
Izan ere, gero eta jende gehiagok euskara ikasten duen hiri batean, barnetegi batera joateko aukerak garrantzi berezia hartzen du. "Barnetegi batek pila bat laguntzen du ikasteko prozesuan aurrera egiten, bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baita", azaldu dute barnetegien antolatzaileek. Eta erantsi dute: "Azken urteotan, AEKn eskaintza hau sendotu da, sekulako arrakasta izan du eta Euskal Herri osoko jendea animatzen da, baita kanpotik ere. Iaz, esate baterako, Madrilgo Hizkunza-Eskolatik hainbat lagun hurbildu ziren". Eskaintza honen bidez, barnetegi handia (udakoa nahiz Forukoa, urte osoan irekita) ezagutu daiteke, era txikian -48 orduz-, eta, AEK-ko euskaltegietan, aspaldidanik, barrura begira antolatzeaz gain, azken urteotan, udaberriko eskaintza irekia zabaldu da. Bi asteburu eskaintzen dira Arantzan, mailaka antolatuta, eta, hirugarrena, Iruñean bertan da, eta hori dela eta, Hiri Barnetegia izenarekin ezagutzen da.
Hizkuntza hori ikasteko egunez egun ahalegintzen diren ikasle horien artean Hugo dago, duela hiru urte euskaltegi batean animatu eta izena ematea erabaki zuen gasteiztarra. Denobar gutxira, ikasitakoa praktikan jarri nahi izan zuen, eta barnetegi batean parte hartzera animatu zen; Arantzakoan, zehazki, Nafarroan. "Barnetegi batera joan nintzen abuztuaren bigarren hamabostaldian, iaz. Euskaltegian hiru ikasturte nituenez, b2 mailan, interesgarria iruditzen zitzaidan joatea, eta, egia esan, pila bat ikasi nuen bertan", dio ikasle honek. Izan ere, ikasketa horretan Hugok dio ikasitako guztia praktikan jarri ahal izan zuela, han egon zen bitartean ez baitzen behin ere gazteleraz komunikatu: "Nire maila asko hobetuko dela uste dut; izan ere, bi astez euskara praktikatzen genuen denon artean, eta erraztasun handiagoa hartzen edo beldurrak kentzen lagundu zidan", zehaztu du.
Asteburuko barnetegiak. Asteburuko barnetegiek hazkunde handia izan dute azken urteetan, baina, era berean, kopuru mugatua, asteburu bakoitzeko bi talde joaten direlako, hiri barnetegiko taldea, hain zuzen ere. 55-60 lagun mugitu ohi dira asteburukoetan, jende asko tokirik gabe geratuz.
Udako barnetegiak. Udako barnetegietan, aldiz, 300 bat lagun egoten dira, "hor ez da jendea kanpoan geratzen", baina txanda horietan kopuruak ere mugatu behar izaten dira. "Jende gehiago familia barnetegietan ikusi dugu, euskalduntze-barnetegietan joera mantentzen da", adierazi dute egunkari honetan barnetegietako antolatzaileek.
"Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi".
"Euskaltegian hiru ikasturte nituenez, b2 mailan, interesgarria iruditzen zitzaidan joatea, eta, asko ikasi nuen bertan".