- Bigarren irratsaio bat jarri dute abian Udalaren haur eskolek, 3 urtera arteko haurrak dituzten familiei konfinamendua ongi eramaten laguntzeko. Ostegunetan izango da, 11:45etik 12:00etara, Onda Cero Vitoria irratian, Susana Marqués kazetariak aurkezten duen saioan. Bertan, Lourdes Garijo hezitzaileak gomendioak ematen dizkie gurasoei, Covid-19a hirira iritsi zelarik sortutako egoerari aurre egiteko.
"Familien mezuak jaso ditugu, eta eskertu egiten digute ematen diegun laguntza. Gurasoak beren seme-alaben prestakuntzaren ardura beren gain hartzen ari diren asteak dira, egoera konplexuetan, telelana, etxeko zereginak eta beste direla eta. Hezitzaileek kontseiluak eta ideiak ematen dizkiete, haurrek etxean ikas dezaten, modu atsegin eta dibertigarrian. Goraipatu beharreko lana", adierazi du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok. Eta erantsi du: "Eskerrak eman nahi dizkiet Hezkuntza Zerbitzuko langileei, egiten ari diren ahaleginagatik eta erakusten ari diren sormenagatik, baita Radio Vitoria eta Onda Cero irratiei ere, laguntzagatik". Haur txikien gurasoei pandemia Gasteizera iritsiz geroztik beren etxeetan sortutako egoera gainditzen laguntzeko bere sailak landutako planaren barruan sartzen da proposamena hori.