- Enpresei laguntzeko zifra ekonomikoak Gure ekimenaren sortzaileek uste zutena baino azkarrago hazi dira. Bi aste pasatxoan, Arabako 220 enpresa eta negozio txiki baino gehiago lagundu ditu Arabako bi ekintzailek sortutako ekimen solidario horrek, 14.200 euro baino gehiago lortu baititu. Diru hori bezeroek geroago goza-tzeko ordaindu dituzten 300 produktu- edo zerbitzu-bonotan baino gehiagotan inbertituta dago, establezimendu horiek berriro ireki ahal dutenean.

Gure (http://gure.laguntza.eus /) plataforma solidarioa da, Arabako saltoki, ostalaritza-establezimenduei eta zerbitzu-enpresa txikiei etapa zail honetan irauten laguntzeko. Koronabirusaren krisiak negozio asko itxita edukitzea behartu du, “eta bonu horiek sortuta, enpresa txiki eta ertain eta autonomo horiek sektore desberdinetan duten likideziari eutsi nahi zaio”, azaldu zuten atzo bonuen sortzaileek.

Webguneak bezeroak saltokiekin eta enpresekin zuzenean eta doan konektatzeko aukera ematen du, bitartekorik eta komisiorik gabe. Moda, estetika, ostalaritza eta beste sektore batzuetako negozioek bonuak saldu dituzte plataforma honi esker.

Sortzaileek ekintza hau abian jarri aurretik Laguntza.eus plataforma abiarazi zuten, eta hilabete barru 150 ekimen solidario baino gehiago biltzea lortu du. Webgune honetan, erakunde, elkarte, profesional eta enpresen ekimenak biltzen dira, herritarrei laguntza, osasuna, elikadura, materiala ematea, ostatu solidarioa eta beste hainbat proposamenetan lagundu nahi dietenak. Ekintza solidarioak, kirol ekintzak, haurrentzako jarduerak eta ikastaroak ere barne hartzen ditu.

“Zerbaitetan lagundu nahi genuen krisi honetan, eta herritarren erantzuna ikaragarria izan da”, azaldu dute eta gaineratu ere: “Laguntzarekin pandemiaren aurrean zerbitzu solidarioak jarri genituen jendearen eskura, eta gurearekin gure aletxoa jarri dugu Arabako enpresei aurrera egiten laguntzeko, bezeroen laguntzarekin. Enpresa askok eskerrak eman dizkigute. Batzuen ustez, bonu horiek izan dira berrogeialdian izan dituzten diru-sarrera bakarrak, eta badira 1.000 euro baino gehiago saldu dituzten establezimenduak”.

Aipatutako bi ekimenak irabazi-asmorik gabeko proiektuak dira, ekintza solidarioak bildu eta zabaldu nahi dituztenak. Bere sortzaileak Alexander Pereda eta Alvaro Trapero dira. Ekimenari beste profesional boluntario batzuk ere batu zaizkie: Rosa Casbas (Komunikazioa), Leticia Sanz eta Enneco Viana (enpresen ekimenak), César Trapero (sare sozialak), Sheila Ordoñez eta oraintsu Cris Rey eta Alazne Ustaran (Avocadotik).

Bi ekimenen funtzionamendua doakoa eta oso erraza da, eta web-plataforma bakoitzean ematen da alta. “ure eta Laguntzako sortzaileek ere erakunde batzuen lagun-tza izan dute bi proiektuak publiko gehiagorengana iristeko. “Zenbait erakundek hedapenean lagundu dute, hala nola Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Arabako Ganberak, Aenkomerrek, Laudioko, Amurrioko, Arabako Lautadako eta Arabako Errioxako saltokiek”, jakinarazidute bertako sortzaileek.

220

Arabako 220 enpresa eta negozio txiki baino gehiago lagundu ditu Arabako bi ekintzailek sortutako ekimen solidario horrek, 14.200 euro baino gehiago lortu baititu.

300

Diru hori bezeroek geroago gozatzeko ordaindu dituzten 300 produktu- edo zerbitzu-bonotan baino gehiagotan inbertituta dago, establezimenduetan erabiltzeko, berriz ere zabaltzeko aukera dutenean .