Gaur hasiko dira 74.000 maskarak banatzen
Euskadin babes zibileko boluntarioek milioi erdi inguru maskara higieniko banatuko dituzte
-Gobernu zentralak dagoeneko 494.000 maskara bidali ditu Euskadira, gaurtik aurrera garraio publikoetan eta erabilera gomendatzen den lekuetan banatzen has daitezen. Kopuru horretatik 74.000 Arabarako izango dira. “Funtsezkoa ez den lan-jarduerari berriz ekingo zaion honetan, Segurtasun Sailak, Euskadiko babes zibileko boluntarioen bidez, 495.000 maskarilla higieniko banatuko dizkie gaur eta bihar Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publiko kolektiboaren gune nagusietan, euren lantokietara itzuliko diren pertsona guztiei”, azaldu zuten atzo Segurtasun sailetik.
Esan bezala, Osasun Ministerioak emandako maskarilla horiek lurralde bakoitzeko biztanleriaren eta aurreikusitako bidaiari-kopuruaren arabera banatuko dituzte. Horrela, babes zibileko boluntarioek 258.000 maskarilla banatuko dituzte Bizkaian, 162.000 Gipuzkoan eta 74.000 Araban. Gasteizen Gurutze Gorria arduratuko da autobus-geltokietan, autobus-geralekuetan (Tuvisa, Arababus), Euskotrenen tranbia-geralekuetan eta Adifen geltokian maskarak banatzeaz. Bestalde, babes zibileko tokian tokiko elkarteek banatuko dituzte maskarillak Euskotrenen Amurrioko eta Laudioko geltokietan, eta Gatzaga Buradon eta Gaubea herrietan. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, maskarak banatzeaz Dya eta tokian tokiko babes zibileko elkarteak arduratuko dira, eta, besteak beste, honako instalazio hauetan banatzea aurreikusten da: Bilboko eta Donostiako autobus-geltokietan, Bilboko Metroaren (L1-L2) eta Euskotrenen (L3, sare nagusia eta Topoa) geltokietan, bai eta autobus-operadoreen geralekuetan (Dbus, Bilbobus, Lurraldebus eta Bizkaibus) eta hiru lurralde historikoetako Renfe-Aldiriko geltokietan ere.
“Gogoratu behar da maskarillak erabiltzea ez dela derrigorrezkoa, eta osasun-gomendio nagusia dela distantzia soziala mantentzea eta eskuak sarri garbitzea”, adierazi zuten.
Temas
Más en Araba
-
“Nos hablaban de suspender la actividad de la acería, pero suena a cierre”
-
Ramiro González llama a un acuerdo que asegure la viabilidad de la empresa
-
Rueda de prensa de los sindicatos ELA, LAB, ESK y Steilas por los actos populares del 50 aniversario del 3M
-
Gasteiz conmemorará el 50º aniversario del 3 de Marzo con un doble acto popular