- Behin eta berriz. Udaltzainek 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten astelehenean itxialdia ez errespetatzeagatik eta agintaritzak esandakoa modu larrian ez betetzeagatik, atzo Udaletxetik azaldu zuten bezala. Izan ere, arrazoi beragatik salaketa jasotzen zuen seigarren aldia zen. Astelehean 17:20an gertatu zen Errege Katolikoen kalean, patruila batek bizikletaz zirkulatzen ikusi zuenean. Azalpenak eskatu zizkiotenean, hasieran estanko baten bila ari zela esan zuen, baina azkenean etxeanhainbeste denoboraz ezin zuela gehiago egon onartu zuen.
Aste Santuan Errege Dekretua ez betetze egoera horiek saihesteko Ertzaintzak eta Udaltzaingoak kontrol intentsiboak egingo dituzte egunotan, alferrikako joan-etorriak saihesteko. Gainera, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean astelehenean beste 271 isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik./ Argazkia: