- Nork bere burua zaintzea eta kirola egitea funtsezkoa izan behar da konfinamendu egun hauetan ere. Etxean egoteak eta kalean gizarte jarduerarik ez izateak sedentarismoari mesede egiten badio ere, Arabako Foru Aldundiak herritarrei lagundu nahi die beren osasuna eta gorputza zaintzen. Hori dela eta, Ana del Val foru diputatuak zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak zenbait aholku osasungarri txertatu ditu Foru Aldundiaren webgunean, konfinamendu egoerari modu osasuntsu eta orekatuan aurre egiteko. Aholdu hauek atzo zabaldu zituen Kirolaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.
Aholkuak, funtsean, hiru dira: dieta osasuntsu eta orekatua mantentzea, egunean 30 minutuko jarduera kardiobaskularra egitea, eta ariketen errutina, jarrera bizioei eta entzierroaren antsietateari aurre egiteko. Horrela, Del Valen arabera, “Kirolaren Nazioarteko Eguna da gaur, Nazio Batuen Ba-tzar Nagusiak aukeratu zuen eguna, kirolak giza eskubideen sustapenean, garapen ekonomikoan eta soziosanitarioan izan dezakeen garrantziari buruz kontzien-tziatzeko asmoz. Asmo berberarekin, baina guztiontzat berria den egoera batetik, Covid-19k sortutakoa, Aldunditik gure harri koskorra ekarri nahi dugu, pertsonek konfinamenduari modu osasun-tsu eta orekatuan aurre egin diezaioten”, adierazi zuen. Horiek garatzeko, aukera hauek ematen ditu web orriak:Etxean egiteko online eskolak, honako hauekin lotuta: Gorputz hezkuntza ikasleentzat. proposamen desberdinak asteko egun bakoitzerako, jarduera fisikoa eta osasuna Fitness eta sasoian egoteko mota guztietako jarduerak eta ariketa osasungarriak. Gainera, kontsultatzeko fitxa teknikoak ere jarri dute herritaren eskura, kirol jarduera eta modalitate askorekin batera. Etxean jarduera fisikoa egiteko zenbait app-en estekak jartzen ditu ere Arabako Foru Aldundiak web orrian.