- GEU Elkarteak proposamen berri bat antolatu du: Twitter bidezko Mikroipuin lehiaketa. Parte-hartzaileak Twitter sare sozialeko perfil pertsonaletik zabaldu beharko du era publikoan idatzia. Leihoa izango da gaia, eta ipuina edo istorioa euskaraz idatzi beharko dute. Gehienez 3 mikroipuin aurkeztu daitezke (bakoitza ipuin edo istorio bat izan beharko da bere osotasunean eta ez heren bat). 268 karaktere izango da ipuinaren maximoa (gehi #GEUElkartea). Ipuina eta gero #GEUElkartea traola gehitu mikroipuin lehiaketan sartzeko.
Ipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Apirilaren 1etik 10era izango da ipuinak aurkezteko epea. Museo del Organo jatetxean 2 pertsonentzako bazkaria lortuko du irabazleak. Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten dituen lanak, GEU Elkarteak horiek argitaratzeko eskubidea izango du, egilearen baimena eskatu gabe ere. Zalantzak argitzeko bidali emaila erodriguez@geuelkartea.eus helbide elektronikora.