- “Badakigu saltoki asko zailtasunak izaten ari direla osasun-materiala lortzeko (maskarilak, eskularruak, gela desinfekta-tzaileak …), eta beharrezko babesik gabe ari direla lanean”, Aazaldu zuten atzo rabadendatik . Eta erantsi zuten: “Koronabirusaren aurkako borrokan laguntzeko asmoa duten pertsonen sare bat sortu da, eta, oraingoz, zipriztinen aurkako biserak inprimatzen ari dira, osasun-langileek beraiek balioetsitako eredu baten bidez. Zipriztinen aurkako biserak lor-tzeko interesa duten saltokiak ekimen honen arduradunekin harremanetan jar daitezke https://covideuskadi.net/ webgunearen bidez”.
Biserak eskatzeaz gain, webgune honen bidez horiek egiteko materiala eskaini daiteke (pvc xaflak, goma elastikoak …). Beraz, proiektuarekin kolaboratzeko aukera ere eskaintzen du webguneak.