Udalak areto bat utzi dio Maker komunitateari
Maker komunitatea koronabirusaren aurka eratu da, 3Dren bidez osasun materiala egiten laguntzeko
- Gasteizko Udalak Simon Bolibar plazako areto bat aldi baterako utzi dio Covid-19aren kontra eratu den maker komunitateari, 3D baliatuz osasun materiala egiten laguntzearren. Izan ere, boluntario talde horren lanak bolumen handia hartu du, eta "leku bat behar zuten koordinatzeko eta produktuak eta material dohaintzak biltegiratzeko", jakinarazi zuten atzo Udaletxetik.
Aretoa uzteaz gain, Udalak Pvczko ia 7.000 lamina garden eman dizkie, "material hori baliagarria baita maker komunitatea egiten ari den zipriztinen aurkako biserak fabrikatzeko". PVC ez ezik, 3D-ko inpresiorako harizpi bobinak eta biserak burura lotzeko gomak ere hartzen dituzte makerrek.
Ildo beretik jarraituz, azaldu dutenez, "3D-ko inpresioan aditu diren boluntarioek osatu dute koronabirusaren kontrako Euskadiko maker komunitatea", eta osasun arloko langileek berek baliozkotutako modelo batean oinarrituz hasi dira zipriztinen aurkako biserak fabrikatzen. Komunitate hori pertsona ezberdinek eta lanbide ezberdinek osatzen dute. Esaterako, atzo azaldu zuten moduan, ingeniaritzako profesionalek osatzen dute komunitatea, eta baita diseinuan adituak direnek ere. Talde horretan, arnas aparatu homologagarri baten bila ari dira, 19 kodeko gaixotasuna duten pertsona guztiei laguntzeko, baldin eta neumonia bat garatu badute eta arnas aparatu bat behar badute gaixotasunean duten itotze-sentsazioa hobetzeko. / Argazkia:
Temas
Más en Araba
-
La Diputación Foral de Álava aprueba un convenio para agilizar el cobro de seguros agrarios
-
Álava y Burgos renuevan seis convenios de colaboración en el enclave de Treviño
-
Álava cambia la empresa de recogida de papel tras los problemas con la anterior
-
Las bajadas de San Roque marcan el preludio festivo en Amurrio y Laudio