- Arkitekturak oso aurpegi osatua du Euskal Herrian eta atzean geratu den martxoaren 8 honetan ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Eguna zela eta, emakume arkitektoen aldeko datu berri bat jakinarazi dute. Horrela, arkitekturaren lanbidearen egoera Espainian azterlanak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialerako (EHAEO) egin duen txosten partzialak zifra berriak eskeintzen ditu: Gizon arkitektoak %68,5a dira, EHAEOko profesionalen %69,3a izanik. Emakume arkitektoak %31,5a dira eta elkargoko kideen arteko %30,7a. Gainera, gizonen batez besteko adina 48,8 urtekoa den bitartean, emakumeena 41,5 urtekoa da. "Datu horiek, 46,5 urteko argazki gaztea ematen digute". Matxalen Acasuso EHAEOren dekanoak arkitektura sektorean gero eta emakume gehiago direla nabarmendu du.
Duela gutxi egindako ikerketa baten arabera, badirudi arkitekto izatea lehen gizonen lana zela, baina orain emakumeak dira buru.
-Gaur egungo egoerak arkitekto gazteen artean gero eta emakume gehiago gareala erakusten digu.
Hala ere, %70 inguru gizonak dira eta %30 inguru emakumeak. Zer balorazio egiten duzu horri buruz?
-Arkitektura ikastea hasiera batetan gizonen eremuan gelditzen zen. Estatu mailan lehenengo Arkitektura Eskolak (Madril 1844 eta Bartzelona 1975) hemezortzigarren mendean sortu ziren. Estatu mailan lehen emakume arkitektoa izan zen Matilde Ucelayk 1936. urtean lortu zuen bere titulua. Horrek 90-60 urteko aldea edo atzerapena dagoela erakusten digu gizon eta emakume arkitektoen artean. Emakumea beranduago heldu zen Arkitektura Eskoletako geletara. Eta alde hori gaur egunean elkargokide kopuruan argi eta garbi ikusten dugu. Euskalherriko Arkitektoen Elkargo orain dela 90. urte sortu zen eta gure lehenengo arkitekto emakume orain dela 50. urte elkargotu ziren.
Zure ustez, zeri zor zaio emakume arkitektoak geroago lanbide honetan sartzeari?
-Argi daukat Arkitektura edo eraikuntza sektorea gizonezkoa dela oraindik. Eremu teknikoetan gizonezkoak beti izan dira gehiago. Eta Arkitekturaren kasua berdin berdina da. Arkitektura ikasketan ez dira izan erakargarriak emakumeentzako. Baina xehetasun bat aipatu behar dut. Nahiz eta emakume arkitektoa beranduago agertu, gehienetan, emakume arkitektoa gizonaren atzean ezkutatu da. Arkitektura obra askotan gizon emakumeak egin dute elkarrekin lan eta gizonaren izena bakarrik aipatu izan da. Horrek ere beste irudi berezi bat erakusten digu Arkitekturaren inguruan.
Azterketa horren arabera, lanaldi murrizketa edo eszedentzia edo antzekoak eskatzen dituzten emakume arkitektoek %70eraino egiten dute lan seme-alabak zaintzeko. Gizonen kasuan, %55 inguruk premia pertsonalagatik egiten du. Dirudienez, emakumeok gehiago uko egiten diogu lan garapenari gizonezkoek baino?
-Berezitasun honek zera esaten digu, arkitektoen egoera gizartearen egoeragaz bat egiten duela. Gizarteak oraindik ez dio emakumeen egoerari merezi duen erantzuna eskeini. Emakumeak hartzen ditu gaur egun oraindik zaintza lanen inguruan agertzen diren zama gehienak. Tamalez eta diru sarrera desberdinen ondorioz, emakumeok hartzen ditugu erantzunkizun horreik gehien batean. Aipatzekoa da ere arkitekto bikote kopuru adierazgarria daukagula, erantzunkizun horrein errepartoa posible egiten duena.
Zer suposatzen du zuretzat Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan dekano kargua izateak?
-Emakume zein gizon, dekanoa izatea Euskal Herriko Arkitektoen ordezkari izatea erantzunkizun eta ohore handia da. Lau lurraldeetan lan egitea suposatzen du, ahalik eta hurbilen mantenduz. Orain dela 6 urte izendatu ninduten dekano eta lau izan dira nire helburuak: arkitektoen kalitatezko aniztasunari lekua emon, momentuak eskatzen digun berrikuntza bilatu, elkargo eraginkor bat sustatu eta guzti guzti hau gizartearen aurrean zabaldu. Izugarrizko lana egiten ari da, egoera ezegonkor batetan erabakiak hartzea erronka itzela da.Nolakoa izan da zure ibilbide profesionala gaur egun arte?
-Nire kasua berezia dela esango nuke. Titulua hartu eta atzerrira joan nintzen lan egitera. Urte bitan Alemanian lan egin nuen eta bueltan hainbat lan desberdinetan nire ahalmena garatzea lortu nuen. Ibilbide profesionala anitz eta interesgarri bat daramat eta horrek hainbat ikuspuntu desberdin ikusteko gai naizela irakatzi dit.
Zure kasuan, oso aktiboa izan zara beti, komunikazioa eta arkitektura lantzen. Zer aholku emango zenioke orain arkitektura ikasteko asmoa duenari?
-Arkitekto bat oso perfil interesgarri eta baliogarria da gizartearentzat orokorrean. Askotan definitu izan dugu arkitektoa erronka konplexu bat erantzun trebe bat emateko gai den profesional bat bezela. Eta horrek gizartearentzat eta gaur egun bizi garen momentu honentzat aproposeko puntu batetan jartzen gaitu. Arkitektoa pertsonen eta ingurumenaren onerako lan egiteko prest dagoen profesionala da. Eta ikuspegi hau landu egin behar dugu gizarteanhorrela ikusi ahal izateko. Aurten klima aldaketaren aurrean konpromezu bat zinatu genuen. Egiten dugun lana munduko arazoen artean garrantzitsuenak konpontzeko eta hobetzeko gai da. Modu horretan ikusteko kapaz denak arrakasta izango du bere ibilbide profesionalean.
Krisi ekonomikoak gogor jo zuen zuen sektorea. Nola aurkitzen zarete orain?
-Bai. Aktibitateak %80 inguru galdu zuen. Eta ez du portzentai hori errekuperatu eta ez dugu uste inoiz errekuperatuko duenik. 2014. urtea larriena izan zen Euskal Herrian eta behintzat azken urte honetan gorantza egin du. Urtero arkitekto gehiago sartzen dira elkargoan. Naiz eta aktibitatea ez izan ona, ez dugu arkitekto kopurua txikitu. Tamalez coronavirusaren inguruan bizi garen egoera larri honen ondorioak ez dira onak izango eta aktibitatearen dezelerazio berri bat espero dugu.
EHAEOren buru daramatzan urte hauetan, nola sumatzen duzu kolektiboaren aldartea?
-Kolektiboa ez dago batere alai. Egoera ez da ona eta gero eta inguru gogorragoan lan egitea eskatzen zaigu. Kalitate maila altua da. Gizarteak eta ingurumenak zerbitzurik eta onena eskatu eta merezi dute. Baina erantzunkizun maila honek bere prezioa dauka. Gaur egun, eta egin dugun ikerketari esker badakigu arkitekto batek 23.000 euro inguru sartzen duela. Tamalez ez da hori gizarteak daukan arkitekto baten irudia. Eta nekez konturatzen gara benetan teknikari batengan konfiantza jartzeak dirua aurrezten laguntzen duela. Arkitektura eta Hirigintza epe luzean emaitzak emateko gai dira eta ikuspegi honekin planteatzea ezinbestekoa da. Arkitekto baten gainbalioa ikusten ez bada, ezin izango dugu lortu arkitektoen benetako ahalmena aprobetxatu. Eta hor itzelezko margena daukagu.
Euskal arkitektoen artean enplegua kuantifikatuta dauka EHAEOk?
-Datu hau argitzeko komenigarria da zenbaki bat aipatzea. Ikerketaren arabera koletiboaren %70a autonomoa da. Hau da, bere kabuz egiten du lan. %8ak bakarrik 5 pertsona baino gehiagoko bulegoetan egiten du lan. Arkitektoen sektorea edo kolektiboa bulego txikiek betetzen dute. Gehien bat arkitekto bakar batek sortutako enpresak dira.
Eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT) arkitektoei espero zitekeen lana ematen ari al zaie?
-Lan pilo bat dago. Eraikinen berriztapena eta mantenimendua da ingurumenaren alde egin dezakegun lanen artean garrantzitsuenetariko bat. Baina hau modu serioan egin behar dugu. Ikuskapen teknikoa tramite administratibo bakar bat lez ulertzen badugu eta dugu lortuko benetan beragaz lortu dezakegun guztia lortuko. Ikuskapenak dirua aurresten laguntzen digu. Etorkizuneko egoera aurrikusten laguntzen gaitu eta eraikinen inguruan guztiok pairatzen ditugun sorpresa ekonomikoak ekiditzen laguntzen digu.
Eraikinaren mantenimendua dago EITaren atzean. Patologien edo kalteen prebentzioa lantzen hasteko egoeran jartzen gaitu ikuskapenak. Eraikinak mantendu egin behar ditugu, gure gorputza zaintzen dugun moduan. Zenbat eta hobeto zaindu gehiago izango dugu zerbitzuan.
Nola eboluzionatu behar izan duzue azken urte hauetan?
-Argi daukagu azken urte hauetan birgaitze proiektuak izan direla proiektu berriak baino gehiago. Gure gizartea espazio eraikin bat da eta eraikitako espazioa ditugu orain berriztapen eske, akzezibilitate neurri eske eta hobekuntza energetiko eske. Hor izan da azken urteetako erronka eta gero eta indartsuago joko du datorren urteetan. Zorionez, apurka apurka gizarteak kalitatea nabarmentzeko gai da. Komunikazioari esker, gizarteak badauka modua proiektu on edo txar bat ezberdintzeko modua. Eta konturatzen da, espazio egoki baten bizitzeak onura bakarrik dakarrela: konforta, ongizatea eta osasuna€ Bide honetik jarraitu behar dugu. Tamaina txikiko proiektuetan (etxebizitzak, komerzioa, akzezibiliatate hobekuntzak€) eta baita eskala handiko erronketan: hiri eta lurralde antolamenduan.