GASTEIZ - EH Bilduren udal eta foru taldeek agerraldia egin zuten atzo goizean, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko araua alda dadin eskatzeko eta horrela eliza katolikoak zerga ordaindu dezan eta pribilegio fiskalak izateari utz diezaion.
Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak OHZren 42/1989 Foru Araua aldatzeko eskatu zuen, "EH Bilduren eskaera historikoa da, Elizak OHZ ordaindu ahal izatea ahalbidetuko duen aldaketa batean oinarritzen da eta gurtzarako ez diren espazio guztietan aplikatuko lirateke", adierazi zuen. Aldi berean, Viterok "neutraltasuna" eskatu zien botere publikoei, eta berretsi zuen badela garaia Espainiako Estatuaren eta Egoitza Santuaren arteko 1879ko urtarrileko akordioaren ondorioz sortutako araudia "behingoz iraultzeko". Izan ere, akordio horrek ondasun guztiak OHZ ordaintzetik salbuetsi zuen Eliza.
Ildo beretik, Viterok fiskalitate bidezkoago baterantz aurrera egitea eskatu zuen. Gogoratu zuenez, Carmen Calvo espainiar estatuko presidenteordeak ziurtzat jo zuen otsailean eliza OHZ ordaintzen hasiko zela, izan ere, Bartzelona, Leon eta Valentzia dagoeneko aplikatzen ari dira. Frantzia edo Italia bezalako Europako herrialdeetan ere hartu da neurri hori, eta, are gehiago, "Erroman Vatikanoak berak ia 10 milioi euro ematen ditu", azaldu zuen.
Amaitzeko, Nerea Martinez Euskal Herriko Bilduko prokuradoreak iragarri zuen batzarkide taldeak dagoeneko erregistratu duela Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko foru araua aldatzeko proposamena. Salbuespen hori kulturako ondasun higiezinetan bakarrik izango da, besteak beste, tenpluetan, gurtzarako kaperetan edo kleroa osatzeko, atzoko agerraldian azaldu zuetenez.