GASTEIZ - Herritarren eta erakundeen artean euskararen erabilera indartu egiten da Gasteizen. Hala, 17 enpresa gasteiztarrek konpromisoa hartu zuten atzo beren establezimenduak euskararen erabilera bermatzeko gune izan daitezen. Enpresa eta erakunde horien artean Gasteizko Udala bera dago. Izan ere, atzo, Gasteizko Euskaraldiko entitateen agerraldia gauzatu zen Oihaneder Euskararen Etxean. Eta bertan izan zen hiriko 17 entitatek Gasteizko Euskaraldiaren gonbidapena jaso zuten euren baitan sortu daitezkeen Ariguneen azteketa egiteko.

"Hau da Euskaraldia 2020ko edizioaren berritasuna. Edizio honetan parte hartzen duten erakundeei konpromiso puntu bat gehiago eskatu nahi diegu. Erakunde horiei Euskaraldia sustatzeko eskatu zitzaien 2018ko edizioan, ezagutzera eman zezaten... aurten beste konpromiso bat gehiago eskatu diegu. Euskara guneak sortu nahi ditugu, Ariguneak eta horren konpromisua hartu dute gaur -atzo-", azaldu zuen atzo Josu Pedruzok, Gasteizko Euskaraldiko koordinatzaileak.

"Ariguneak definizioz, euskaraz aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro entitate barruan edo herritarrekin duen harremanean", nabarmendu zuen Pedruzok. Horrela, aurten, entitateek (enpresa, elkarte, kultur/kirol talde, komertzio...). Entitateen bozeramailea izan den Olatz Agorriak aipatu zuenez "aurreko edizioan norbanakoak aktibatu genituen ahobizi eta belarriprest roletan aritzeko. Oraingoan, entitateek badugu ardura euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritu ahal izateko baldintzak sortzeko". Horregatik, atzoko topaketak entitateak euskararentzako gune hori sortzera gonbidatzeko balio izan zuen, nahiz eta horrek ez duen esan nahi establezimendu edo erakunde guztiek lortuko dutenik, baizik eta aztertuko dutela euren erakundean bideragarria den eta arigune bat lortzea posible den. Bi arigune mota egon daitezke, barrukoa eta kanpokoa. Atzo azaldu zuten bezala, barruko arigune bat enpresa handia izan daiteke, langile asko dituena, adibidez, eta haien artean euskararen erabilera dagona. Kanpoko arigunea, esaterako, haien artean euskaraz hitz egiten den taberna batean, eta baita bezeroen artean ere.

Ariguneak. Ariguneak definizioz, euskaraz aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro entitate barruan edo herritarrekin duen harremanean, horregatik bi arigune mota egon daitezke, barrukoa eta kanpokoa.

Izena ematea.

Esaldia

Josu Pedruzo "Euskaraz aritzeko guneak"

"Ariguneak definizioz, euskaraz aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro entitate barruan edo herritarrekin duen harremanean".

Olatz Agorria "Norbanak aktibatu genituen"

"Aurreko edizioan norbanakoak aktibatu genituen ahobizi eta belarriprest roletan aritzeko. Orain, badugu ardura gehiago"