GASTEIZ - Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) Eraztun Berdeko flora eta fauna ezagutzeko gonbita egin du, udazken honetarako agenda prestatuz. Izan ere, “antolatutako erakusketa, hitzaldi, txango eta ikastaroek modu didaktikoan hurbilduko digute Gasteizeko natura”, azaldu dute IGItik. Bihar hasiko da izena emateko epea, bai Udalaren web-orrian bitartez, Atarian, 010 telefonora deituz edota gizarte etxeetan ere.
“Erakusketei dagokionez, oso arrakastasua izaten ari da hegazti eder eta koloretsuen argazkiak biltzen dituen Hegodun mundua argazki-erakusketa”, aitortu dute. Zentzu honetan, erakusketa honetan hamahiru natura-argazkilari ospetsuren lanak ikus daitezke.
Udazkeneko bigarren erakusketan Euskal Herrian izandako Ibaien ur-goraldi eta uholde “ikusgarrienak” izango dira ikusgai urriaren 22tik azaroaren 24ra. “Uraren Euskal Agentziarekin batera prestatutako erakusketa honek ibaien dinamikak berezko duen fenomeno natural baten inguruan kontzientziatu eta sentsibilitzatzea nahi du”, esan dute IGItik. Udazkeneko agenda honetan, naturari dagokion beste erakusketa bat ere antolatu dute, GDT European Wildlife Photographer of the Year erakusketa, hain zuzen ere.
Horretaz gain, biodibertsitatea zaintzen ikasteko hiru itzaldi izango dira atarian: Crisis silenciada, mejora de la conectividad para la fauna en la autovía A-1 eta Conservación de la naturaleza en las ciudades.
ARGAZKIGINTZA Udazken honetako berrikuntza argazkigintza arloko ikastaro eta lantegiak izango dira, esaterako Fotografías al carbón, Fotografíar sin cámaras: las plantas pioneras eta Pintar con luz, besteak beste. Aipatutako lehenengo biak Olarizuko etxaldean izango dira eta, azkena, atarian.
Olarizuko etxaldeak irekita jarraitzen du eta landare eta barazkien inguruko hainbat jarduera izaten ditu bertan. Esaterako, azaroaren 9an bat izango da bertan Pequeños jardines en guirnalda izenekoa eta abenduaren 21ean beste bat, Centros navideños con planta viva lantegia.
Agenda berezi hau ez da honekin bukatzen. “Udazkena iristearekin batera Salburuko oreinak urteko hitzordu garrantzitsuenerako prestatzen dira: marrualdirako”, azaldu dute Ingurugiro Gaietarako Ikastegiatik. Atariak hiru jarduera antolatu ditu marrualdiarekin atsegin hartzeko: “bat oinez izango da, beste bat bizikletaz eta azkenekoan afari eder bat izango da”. Gasteizko Mendietara ere egingo da irteera.
Bukatzeko, aipatzekoa da ere Ixileku Kultur elkartearen saioek ostegunetan jarraituko dutela. Berdeguneak, leku isilak, Igel bat bezain lasai eta adi eta Meditaziorako ibilaldiak eta isiltasuna, besteak beste. - E.F.D.