- G-9ren barruan dauden unibertsitateek, UPV/EHUk barne, covid-19aren eragina konpentsatzeko Espainiako Gobernuak martxan jarritako funtsetik jasoko duten zenbatekoa jakiteko eskaera egin dute.

Hala jakinarazi dute agiri bateratu baten bidez, unibertsitateko buruzko informaziorik ez dagoela salatuz: "Ez dago berri zehatzik autonomia-erkidego bakoitzean Gobernuak ikasturte hasieran beharrezkoak diren inbertsioei aurre egiteko finantzaketaren inguruan, ezta azken transferentzia egiteko erabiliko den zenbatekoari, egutegiari eta prozedurari buruz ere".

Zentzu horretan, covid-19 funtsak hezkuntzarako 2.000 milioi euro bideratuko dituela gogoratu dute ere. Horietatik, %20a 17 eta 24 urte bitarteko unibertsitateko ikasleentzat izango da printzipioz. Era berean, 400 milioi euro horietako gehiengoa unibertsitate publikoek jasoko dute.