Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, apirilaren 23an, zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin; arratsalde-gau partean barnealdean bero-hodeiak garatuko dira. Arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da.

Hego-haizea ibiliko da berriro ere eta iparraldean giroak udako itxura hartuko du. Kantauri isurialdeko tenperatura maximoak nabarmen igoko dira, eta Mediterraneo isurialdekoak gutxi; tenperatura minimoak, aldiz, freskoagoak izango dira.

Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 27 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 26 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin goizaldean, eta goizean eki-osagaira egingo du 3koarekin; goizaldean itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerako orduetan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:10ean eta 22:35ean izango dira, eta itsasbehereak 03:45ean eta 16:08an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

" Hauts-gandua izan daiteke. Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarteekin. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, goizen goizetik barnealdean hego-ekialdetik bizi finkatuko da, bolada gogorrekin haizeguneetan; kostaldean eki/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Arratsaldeko lehenengo orduetan ipar-ekialdeko haizea Kantauri isurialdera irits daiteke. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira Kantauri isurialdean; berdin jarraitu edo gutxi igoko dira Mediterraneo isurialdean", ondorioztatu dute.