EHUren Klaustroak unibertsitateko estatutu berriak eta izendapena bozkatuko ditu asteartean
Estatutu berriak bozkatuz, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak ezarritako epearekin beteko du
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Klaustroak unibertsitateko estatutu berriak bozkatuko ditu asteartean, apirilaren 21ean, Bilboko Bizkaia Aretoasn egingo duen bilkuran. Era berean, unibertsitatearen izendapen berria eta erakundeko organoetan ikasleek izango duten ordezkari kopurua ere erabakiko dituzte. Denera, 237 klaustrokide daude deituta 10:00etan hasiko den bilerara.
EHUk jakinarazi duenez, estatutu berriak bozkatuz, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak ezarritako epearekin beteko du, 2026ko apirila arteko epea eman baitzuen duela hiru urte estatutuak legera egokitzeko.
Estatutuak berritzeko prozesua "luzea" izan da eta "parte hartze zabala" izan du epe guztietan. Kontsulta publikoan 484 proposamen egin ziren; Aholkularitza Taldeak urtarrilaren 23an ebatzi zituen eta otsailaren 19ko Gobernu Kontseiluak oniritzia eman. Gero, 91 alegazio egin zaizkio dokumentuari eta horien inguruko azken erabakia hartuko du asteartean Klaustroak, EHUk estatutu berriak izan ditzan 15 urteren ondoren.
Prozesuaren abiapuntua izan da "ahalik eta zabalena eta parte hartzaileena izatea", eta asmo horri jarraikiz, kontsulta publikoan interes gehien piztu zuten puntuak Klaustroak erabaki beharko ditu; hala erabaki zuen Gobernu Kontseiluak, "estatutuak ahalik eta adostasunik zabalenarekin onar daitezen".
Izendapenari dagokionez, hiru aukeren artean bozkatu beharko dute klaustrokideek: Euskal Herriko Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco; Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Hala, Klaustroak erabakiko du unibertsitatearen izen aldaketa, Klaustroaren eta Gobernu Kontseiluaren ordezkari kopuru berria, errektore izateko hautagaiak beharko dituen gutxieneko merituak edo boto ponderazioaren balorea errektorea aukeratzeko hauteskundeetan.
Izendapenari dagokionez, hiru aukeren artean bozkatu beharko dute klaustrokideek: Euskal Herriko Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco; Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea.
Klaustroaren osaketan aldaketa egitea ere proposatu da, sektore guztiek bere ordezkaritza orekatua izan dezaten. Ikasleen kasuan, gaur egun %22ko ordezkaritza daukate eta lege organikoak proposatzen du, gutxienez, %25ekoa izan behar duela. Horri jarraituz, Ikasle Kontseiluak proportzioa %26,5era igotzea proposatu du.
EHUko hauteskunde prozesuan ere aldaketa egitea proposatzen da, errektoregaiak izan beharko lituzkeen seiurtekoei dagokionez. Ikerketan bi seiurteko, hiru seiurteko edo ikerketan edota transferentzian hiru seiurtekoren artean erabaki beharko dute klaustrokideek. Gaur egun ikerketan hiru seiurteko eskatzen da.
Azkenik, errektorea hautatzeko prozeduran boto haztapenean ere aldaketa proposatzen da eta hainbat aukera bozkatuko dira: ikasleen botoari dagokionez, %29, %23 edo %26, eta ikerlari-irakasleei dagokienez, %51 eta %55 artean.
Temas
Más en Actualidad
-
Estados Unidos aborda otro buque iraní en el Golfo de Omán
-
Hondarribiko Erdi Aroko Pintxoaren Astean eta Erdi Aroko Pintxoen Lehiaketan izena emateko epea irekita dago
-
No existe evidencia científica que avale la eficacia de la homeopatía en ninguna patología, concluye Sanidad
-
Detenido un camionero por circular drogado, sin puntos en el carnet y con la carga al descubierto