Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatuko du larunbatean, martxoarten 14an, iragarpenen arabera elurra egin dezakeelako 1.000 metrotik behera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Era berean, ostiralean, martxoaren 13an, nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatiko abisu horia aktibatuko da 21:00etatik 00:00etara, olatuen altuerak 3,5 metroak gaindi ditzakeelako. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin.

Larunbatean aktibatuta jarraituko du nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatiko abisu horiak, 18:00ak arte. Iragarpenen arabera, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du.

Azkenik, larunbatean abisu horia aktibatuko da elurragatik barnealdean, egun osoan zehar, elur-kota 800-1.100 metro inguruan egongo baita. Zaparrada txiki-ertainak egingo ditu, eta ugariagoak izango dira eta sarriago egingo ditu Kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izan daitezke eta txingorra egin dezake.

BALORAZIOA

 Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarteekin; eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira eta oso hodeitsu geratuko da. Arratsaldetik aurrera zaparrada txiki-ertainak egingo ditu, bereziki Kantauri isurialdean eta gauean. Elur-kota arratsaldean jaisten joango da eta azken orduetan 1500 m inguruan egongo da. Goizean hego/hego-mendebaldeko haize ahul bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, ahul-bizi, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin kostaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta zenbait tokitan egunaren bukaeran neurtuko dira. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira Kantauri isurialdean; berdin jarraituko dute edo gutxi jaitsiko dira Mediterraneo isurialdean.