Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 1.036.074 langabe daude Gizarte Segurantzara afiliatuta azaroa bukatu ondoren, hau da, urrian baino 4.404 gehiago (+%0,43) eta 2024ko azaroan 13.176 gehiago (+%1,29), Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioak emadako datuen arabera.
EAEko hiru lurraldeetan gehitu dira afiliatuak. Bizkaian 521.780 afiliatu daude, aurreko hilean baino 2.968 gehiago (+%0,57) eta duela urtebete baino 7.890 gehiago (+%1,54); Gipuzkoan 343.335 afiliatu zenbatetsi dira, urrian baino 800 gehiago (+0,23%) eta 2024ko azaroan baino 3.075 gehiago, eta Araban 170.959, hilabete lehenago baino 636 gehiago (+0,37%) eta 2024an baino 2.212 gehiago (+1,31%).
Bestalde, Gizarte Segurantzak EAEn dituen 1.036.074 afiliatuetatik, 865.955 erregimen orokorrean daude izena emanda (horietatik 26.919 etxeko langileak eta 1.691 nekazaritza langileak dira), 166.477 autonomoen erregimenean eta 3.643 itsasoko langileen erregimenean.
Azkenik, azaroa bukatuta, EAEn 912 langile daude aldi baterako enplegu erregulazio espedienteren baten menpe, eta horietatik 638 gizonak eta 274 emakumeak dira.
BESTE DATU BATZUK
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.123 langabe gutxiago erregistratu dira azaroan aurreko hilarekin alderatuta (-%1,04), eta guztira 106.468 daude. Era berean, 2024ko azaroaren erkatuta, 1.408 langabe gutxiago izan dira (-%1,30), Lanbide enpleguko zerbitzu publikoan erregistratutako datuen arabera.
Lurraldeka, Araban 18.053 langabe daude, urrian baino 287 gutxiago (-%1,56) eta 2024ko azaroan baino 262 gutxiago (-%1,43). Bizkaian, langabezia %1,09 jaitsi da hil artean (666 langabe gutxiago), eta %1,32 urte artean (804 langabe gutxiago), guztira 60.254 langabe izateko. Gipuzkoan 28.179 langabe daude, aurreko hilean baino 170 gutxiago (-%0,60) eta duela urtebete baino 342 gutxiago (-%1,20).
Sexuari begiratuta, 61.594 emakume eta 44.892 gizon daude langabezian EAEn, hau da, urrian baino 944 eta 179 gutxiago (-%1,51 eta -%0,40), hurrenez hurren. Iazko azaroaren aldean, 556 emakume gutxiago (-%0,89) eta 852 gizon gutxiago (-%1,86) daude langabezian.