Giro eguzkitsua berriro ostegunean
Zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiak nagusituko dira eta ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urriaren 16an, giro eguzkitsuak jarraipena izango du. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta behe-hodeiak agertuko dira ipar partean, batez ere kostaldean eta eguneko lehen eta azken orduetan.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, goizean hegoaldekoa eta arratsaldean iparraldekoa. Tenperaturan aldaketa handirik ez. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez.
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eguerdi aldera ipar-ekialdera egingo du 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:19an izango da, eta itsasbehereak 07:43an eta 20:31n. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiak nagusituko dira eta ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean. Kantauri isurialdean zaparrada txikiak egingo ditu noizbehinka, bereziki kostaldean eta Gipuzkoa ekialdean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, mendebal-osagaia nagusituz; eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da, tarte biziekin. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira, bereziki barnealdean".
Temas
Más en Actualidad
-
BLV-ART jaialdiak sorkuntza artistikoko formatu berriak erakutsiko ditu Bilbo Zaharrean apirilaren 16tik 26ra
-
El juez autoriza indagar en las cuentas del exministro Montoro y sus socios al ver pagos "incoherentes”
-
Rubio pide paciencia para alcanzar unas "elecciones libres y justas" en Venezuela
-
Europa reafirma el valor de la OTAN y se prepara para una Alianza sin EE.UU.