Bermeoko Udalak (Bizkaia) euskara ikasleentzako eta gidabaimena euskaraz prestatu eta azterketa euskaraz egin dutenentzako diru laguntza banatuko ditu aurten ere, eta eskaerak egiteko epea urriaren 31ra arte dago zabalik.

Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, euskara ikasteko diru laguntzei dagokienez, 2024-2025eko ikasturtean edo udan egindako ikastaroak lagunduko dira, eta eskaera orria eta dagokion dokumentazioa Berhaz bulegoan edo modu telematikoan aurkeztu behar dira.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte: Bermeon erroldatuta egotea, matrikula egiten den egunetik ikastaroa amaitzen denera arte emandako orduen %80 edo gorako asistentzia edukitzea eta ikastaroa amaitu izana.

Ikasle bakoitzak, gehienez, 300 euroko diru laguntza jaso ahalko du ikastaro bakoitzeko, eta ikastaro bat baino gehiago egin dutenek, ikastaro guztiengatik, 500 euro jaso ahal izango dituzte gehienez.

Gidabaimena euskaraz prestatu eta ateratzen dutenentzako diru laguntzei dagokienez, interesdunek Berhaz bulegoan edo modu telematikoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, eta baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek 150 euroko diru aguntza jasoko dute.

Era berean, Oinarrizko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen duten eskatzaileei matrikularen %70eko diru laguntza emango zaie gehienez, eta diru laguntzaren xede den ikasturte barruan langabezian daudenei %60koa. Gainontzeko ikasleek, gehienez, matrikularen %50a eskuratu ahal izango dute.

GIDABAIMENA

Bestalde, gidabaimena euskaraz prestatu eta ateratzen dutenentzako diru laguntzei dagokienez, interesdunek Berhaz bulegoan edo modu telematikoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, eta baldintzak betetzen dituzten eskatzaileek 150 euroko diru aguntza jasoko dute.

Bermeon erroldatuta egotea, gidabaimenaren prestakuntza euskaraz egitea, B mailako gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz eginda eta gaindituta izatea eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen eta Bermeoko Udalarekin zorrik ez izatea dira baldintzak.

Diru laguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Sailarekin harremanetan jar daiteke (94 617 91 22, euskera@bermeo.eus eta www.bermeo-euskaraz.eus).