Irailekoak poesia jaialdiaren hirugarren aldia Lekeition ospatuko da irailaren 26tik 28ra
Euskaltzaindiak Irailekoak poesia jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu du Lekeition (Bizkaia) irailaren 26an, 27an eta 28an, Udalaren babesarekin eta Kitto eta Recreatiba elkarteen laguntzarekin
Euskaltzaindiak Irailekoak poesia jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu du Lekeition (Bizkaia) irailaren 26an, 27an eta 28an, Udalaren babesarekin eta Kitto eta Recreatiba elkarteen laguntzarekin, eta, besteak beste, poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko da bertan.
Aldi berria astearte honetan aurkeztu da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta Ander Aldazabal Lekeitioko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Miren Agur Meabe Euskaltzaindiko idazkariak hartu dute parte, Antton de la Lama Lekeitioko Kultura zinegotziarekin batera.
Urrutiak laburbildu ditu egitasmoaren nolakotasunak. Azaldu duenez, "Irailekoak-en helburuak hasierakoak dira: euskal poesia sustatu eta euskal poetei plaza erakargarri bat eskaini beraien lanak ezagutarazteko".
Era berean, erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du: "Ez dago beste modurik, eta Euskaltzaindia beti ahalegintzen da horretan, hau da, kultur eragile eta erakundeekin batera jokatzen".
Aldazabalek ere bat egin du Urrutiaren hitzekin, eta aitortu du Lekeition egin zen 2023ko edizioa "ederra eta mamitsua" izan zela, herritarrek emandako erantzuna gogoratuz.
Bestalde, Meabek poesiari buruz hitz egin du bere agerraldeian. Bere hitzetan, "poesiara hurbiltzea denona den ondare inmaterial deskribagaitz bat ukitzea da, eta ondare hori, aldi berean, gu ukitzen uztea".
"Eta era askotara egin daiteke hori: panorama orokorrak eskainiz, joera berriei buruzko gogoeta eginez, honako eta halako egikerak kontrastatuz, poesiaren eta beste adierazpide batzuen arteko disziplinartekotasuna aztertuz, hizkuntza gutxituetan idazten duten sortzaileen ahotsak entzunez eta abar. Hori dena bildu nahi izan dugu Irailekoak-en", azaldu du.
Temas
Más en Actualidad
-
Valencia sale a la calle al grito de 'Mazón a prisión' en plena negociación PP-Vox para su relevo
-
Cuatro personas imputadas por interrumpir con bengalas el concierto de la Filarmónica de Israel en París
-
El cadáver devuelto por Hamás es del soldado Hadar Goldin, según concluye un centro forense israelí
-
Mila Musika Haria zikloaren 16. aldiak bost kontzertu eskainiko ditu Bilbon