Síguenos en redes sociales:

Txoriastea 12. Ingurumen Zinemaren Zikloa egingo da Gasteizen irailaren 22tik 24ra

Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta

Txoriastea 12. Ingurumen Zinemaren Zikloa egingo da Gasteizen irailaren 22tik 24raPilar Barco

Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Txoriastea Ingurumen Zinemaren Zikloaren 12. edizioa antolatu du irailaren 22tik 24ra bitarte Florida zinema aretoan, urriaren 11n ospatuko den Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela eta.

Borja Rodriguez Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotziaren hitzetan, "aurtengo edizioan, filmen eta mahai inguruen zikloa prestatu dugu, espazio naturalen balioa eta gizakiaren eta landa eta natura ingurunearen arteko lotura estua elkarrekin erakusteko eta horren gainean hausnarketa egiteko".

Aurtengo edizioa irailaren 22an hasiko da

Bada, aurtengo edizioa irailaren 22an hasiko da, Carmen Rodriguezen 'Doñana: Donde el agua es sagrada' filmarekin. Ondoren solasaldia izango da Alberto Luengorekin; Biologian lizentziaduna da Luengo, Zoologiako espezialitatearekin, bai eta bidaiei, naturari eta antropologiari buruzko Amalur jardunaldien zuzendaria ere.

Zikloak irailaren 23an jarraituko du, Gasteizko Zineforumeko Lagunek egindako proposamenarekin: Montxo Armendarizen 'Tasio'. Ikusleek 40 urte bete dituen filmaren bertsio bermasterizatuaz gozatu ahal izango dute.

HURRENGO SAIOA

Ondorengo saioan Arrea! jatetxeko sukaldari Edorta Lamok hartuko du parte. hizan, arrantzan eta basa-produktuen bilketan oinarritutako tokiko gastronomia berreskuratu eta berrinterpretatzen duen mendiko establezimendua da jatetxea eta, filma abiapuntutzat hartuta, Edorta Lamok bere proiektu gastronomikoa aurkeztu dio publikoari.

Txoriastea amaitzeko, Wim Wendersen eta Juliano Ribeiro Salgadoren La sal de la tierra eskainiko da irailaren 24an. Sebastião Salgado argazkilariaren unibertsoan oinarrituta dago, eta bere bizitzako azken zatian argazkiak ateratzeko bisitatu zituen planetako lurralde basatienetako paisaia zirraragarriak eta fauna eta flora exotikoak biltzen ditu.

Gutxiengo etnikoetan espezializatutako eta nazioarteko hainbat erreportajeren egilea den Ura Iturralde argazkilariak parte hartuko du proiekzioaren ondoren egingo den solasaldian. Lurraren edertasunari omenaldi bikaina egiten dion proiekzioa ekarriko du.

Azkenik, Txoriastearen baitan, Ingurumen Gaietarako Institutuak 'Bioblitz: Salburuako hegaztiak' antolatu du, Salburuan presente dauden hegazti espezieak behatu, identifikatu eta erregistratzeko ekimena. Irailaren 23a eta 25ean izango da, Salburuko parkean, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da www.vitoria-gasteiz.org webgunean edo Atariaren instalazioetan.