2025eko uztailean Euskal AEko landetxeetan emandako ostatu-gauek % 3,7 egin dute gora
2025eko uztailean, plazen okupazio-maila % 50,0etik gorakoa izan da hiru establezimendu-motetan
2025eko uztailean, Euskal AEko landetxeetan sarrerak % 1,6 jaitsi dira, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, eta ostatu-gauak, berriz, % 3,7 igo dira, Eustatek landutako datuen arabera. Urte arteko aldakuntza horiekin, uztailean 23.652 sarrera izan dira eta ostatu-gauak, berriz, 76.044 guztira.
Aurreko urteko uztailarekin alderatuta % 11,0 gora egin ondoren, atzerriko bisitarien sarrerak Euskal AEko landetxeetan izandako sarrera guztien % 35,7 izan dira. Bestalde, atzerritar jatorrikoen ostatu-gauak guztizkoaren % 35,6 izan dira, 2024ko uztailarekin alderatuta % 27,3 gora egin ondoren.
Lurralde historikoen arabera, 2025eko uztailean, sarrerek % 2,6 egin dute gora Araban, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 1,7 eta % 2,9 egin dute behera, hurrenez hurren. Ostatu-gauei dagokienez, % 7,5 egin dute gora Gipuzkoan eta % 0,3 egin dute behera Araban eta % 1,3 Bizkaian.
Euskal AEko mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia (1) 3,22 egunekoa izan da 2024ko uztailean, 2024ko uztailean izandako 3,05 egunekoa baino luzeagoa.
Plazen eta logelen okupazio-mailek urtetik urterako ehuneko 1,9ko eta 2,7ko igoera izan dute, hurrenez hurren, eta plazen arabera neurtuta % 52,6koa izan da eta logelen arabera neurtuta % 58,7koa.
Apartamentu turistikoei dagokienez (2), 2025eko uztailean 35.436 sarrera izan dira, eta ostatu-gauak 97.610. Aurreko urteko uztailarekin alderatuta, % 32,3ko igoera izan da sarreren kasuan eta % 22,1ekoa ostatu-gauen kasuan.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrera guztien % 50,1 eta ostatu-gau guztien % 49,3 atzerritar jatorriko bisitariei dagozkie, 2025eko uztailean urte arteko % 35,0eko eta % 25,1eko igoerak izan ondoren, hurrenez hurren.
Euskal AEko apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 2,75 egunekoa izan da 2025eko uztailean, 2024ko uztailean erregistratu zen 2,99 egunekoaren azpitik. Mota horretako establezimenduetako batez besteko egonaldia 10,17 egunekoa izan da Araban, 3.41 egunekoa Gipuzkoan eta 2,08 egunekoa Bizkaian.
Temas
Más en Actualidad
-
Putin ve la "luz al final del túnel" en Ucrania, pero si no hay acuerdo continuará la guerra
-
Grok, la IA de X, la lía al decir que la foto de bomberos forestales durmiendo en el suelo es falsa
-
Sanidad ordena retirar del mercado un gel de ducha por la presencia de una bacteria
-
Feijóo no acudirá a la apertura del Año Judicial porque acudirá “un fiscal general del Estado procesado”