Síguenos en redes sociales:

“FesTVal jaialdiak, beste behin, Euskadiren irudirik onena eskaintzeko agertokirik onena bihurtuko du Gasteiz”

“FesTVal jaialdiak, beste behin, Euskadiren irudirik onena eskaintzeko agertokirik onena bihurtuko du Gasteiz”EP

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiarekin eta Maider Etxebarría Gasteizko alkatearekin batera, irailaren 1etik 6ra Gasteizen egingo den FesTVal jaialdiaren aurkezpenean parte hartu du.

Sailburuak nabarmendu du FesTVal aukera bat dela, “telebistaren esparruak eta haren fikziozko ekoizpenek gure hiriari ematen dioten ikusgarritasunagatik. Kultura-kontsumoa gero eta garrantzitsuagoa eta askotarikoagoa den honetan, jaialdi honek aukera ematen digu komunikabide eta gizartearentzat telebistako industriaren erreferente gisa proiektatzeko”.

Halaber, adierazi duenez, “jaialdian zehar gure hiriak estaldura mediatiko zabala sortzen du, eta horrek jomuga turistiko gisa nabarmen sustatzen gaitu: FesTVal telebistaren esparruan ideia, formatu eta teknologia berriak aurkezteko espazioa da, eta horrek berrikuntza eta industriaren garapena bultzatzen ditu”.

Sailburuaren ustez, “FesTVal jaialdiaren edizio berri bakoitzean, hobetzen eta berritzen jarraitzeko ahalegina egiten da, eta horrek bermatzen du gure lurraldea ezagutarazten jarraitzea, eta Euskadiren irudirik onena eskaintzeko agertokirik onena bihurtzen du Gasteiz”.

Bestalde, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak DUCHA CONFORT marka komertzialarekin diharduten SINTAGMAL 2015 eta IBER HOME 2015 enpresen merkataritza-praktikei buruzko informazio-espedientea hastea erabaki du. Espediente hori zigortzailea izango da, eta, haren ondorioz, iruzurraren zentzuzko zantzuak antzematen badira, Kontsumoko Euskal Institutuak fiskaltzara bidaliko du berriro, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera.

Kontsumobidek erabaki hau hartu du aipatutako enpresen aurkako erreklamazioak ugaritu egin direlako. Kontsumoko Euskal Institutuak gehiegizko klausulak antzeman ditu kontratuetan, obrak hasteko epe luzeegiak eta aurretik kobratutako obrak ez egikaritzea.

Orain arte, Sintagmal 2015 enpresak 21 erreklamazio jaso ditu EAEn, lurralde-bulego, KIUB eta kontsumitzaile-elkarte guztietan, eta horietatik 3k zehapen-proposamenak dituzte.