ETSk Pasai Antxoko biaduktua eraisteko eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du ia 120.000 euroan
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sareko (ETS) kontratazio batzordeak 118.992 euroan esleitu dio Eptisa Cinsa enpresari Pasai Antxoko (Gipuzkoa) topoaren biaduktua eraisteko eraikuntza proiektuaren idazketa, eta ingeniaritza enpresak sei hilabeteko epea izango du lana egiteko.
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Donostia-Hendaia trenbidea bikoizteko proiektua bultzatu du azken urteotan. Plana ondoz ondoko tarteetan gauzatu da, linearen gaitasun operatiboa handitzeko eta, ondorioz, metropoli eremuko trenbide eskaintza hobetzeko.
Bada, Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak adierazi duenez, Pasai Antxo banatzen duen biaduktua eraistea "lehentasuna izan da niretzat eta nire aurretik aritu zen Iñaki Arriolarentzat".
"Euskadin leku gutxitan du Antxon bezainbesteko presentzia trenbideak, eta horregatik pozten nau ETStik aurrerapausoak ematen aritzeak, Altza eta Galtzaraborda arteko lurpeko pasabidearen obra amaitzen dugunean eta martxan dagoenean, biaduktua eraisteko eta herritarren erabilerarako eta gozamenerako libre utziko ditugun espazioak urbanizatzeko bidean aurrera egin ahal izateko", azaldu du.
2016aren amaieratik martxan dago Herrera eta Altza arteko tartea. 2021eko azaroan hasi ziren Altza-Galtzaraborda segmentuko obrak, eta horien artean dago Pasaiako erdigunean gaur egun egiten ari den lurpeko geltoki berriaren eraikuntza. Azpiegitura hori martxan jartzen denean, datorren urtean zehar, aurreikuspenen arabera, terminal zaharra eta zubibidea erabilerarik gabe geratuko dira eta ez dute zentzurik izango.
Hori dela eta, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak hura eraistea erabaki zuen. Zubibidea 350 metro inguru da luze, eta bi tarte bereizi ditu: lehena etxebizitzen artean dago, eta bigarrena Molinao ibaiaren gainean, eta azken hori zubi gisa ere erabiltzen da.
Temas
Más en Actualidad
-
El Gobierno de Trump despide a más de 1.300 empleados por 'email'
-
La ONU lo confirma: casi 800 palestinos han sido asesinados en Gaza cuando trataban de conseguir ayuda humanitaria
-
Dos detenidos en Barcelona por la muerte violenta de una persona sin hogar
-
Ovidio Guzmán, hijo de 'El Chapo', se declara culpable por narcotráfico