Guggenheim Bilbao Museoa Culture for the Planet plataformako kide sortzailea da
Bada, Culture for the Planet kide fundatzaileak ezagutaraziz jarri da martxan
Guggenheim Bilbao Museoa Culture for the Planet nazioarteko plataformako kide sortzailea da asteazken honetatik. Artearen eta kulturaren sektorean jasangarritasunerako trantsizioa bizkortzea du helburu nazioarteko komunitate berri horrek.
Bilboko museotik jakinarazi dutenez, mundu osoko museo eta bestelako erakunde artistiko eta kulturalak ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan aurre egiten ari diren premiazko erronkekin konprometituta dago plataforma, eta ingurumen jasangarritasunean erantzun koordinatua ematea du helburu, berrikuntza eta elkarrekiko ikaskuntza ardatz izanik.
Bada, Culture for the Planet kide fundatzaileak ezagutaraziz jarri da martxan. Lausanako Unibertsitateak (UNIL) eta Zuricheko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitateak (ZHAW) gidatutako ikerketa proiektu batetik sortu da, Suitzako BRIDGE Discovery Grant bekaren laguntzarekin.
Aliantza globala da, eta ikerketa zorrotza eta berrikuntza praktikoa uztartzen ditu, erakunde artistikoen eta kulturalen errealitate eta beharretara egokitutako tresnak eta zerbitzuak garatuta eta ezarrita.
Ildo horretan, Guggenheim Bilbao Museoak aurrera jarraitzen du ingurumen jasangarritasunarekiko duen konpromisoan. Besteak beste, museoaren jarduera osoaren karbono aztarna neurtzeari ekin zaio lehen aldiz aurten, eta eraikinaren jatorrizko sabai leihoetatik sartzen den argi naturalaren erabilera maximizatzeko aukera emango duen argiztapen dinamikorako proiektu bat burutuko du urteko azken hiruhilekoan.
Gainera, erakusketa aretoetako hezetasunaren eta tenperaturaren parametroak malgututa %30 murriztu da gasaren kontsumoa eta %6 elektrizitatearena, eta urtearen amaieran 'Lurraren arteak' inauguratuko da, azken hamarkadetako ingurumenari buruzko nazioarteko hausnarketa planteatzen duen erakusketa handia.
Temas
Más en Actualidad
-
El lunes habrá nuevas negociaciones comerciales entre EEUU y China en Londres
-
Ingresa prisión uno de los detenidos en Euskadi por colaborar con organizaciones yihadistas
-
Una pareja busca casarse dentro de una cárcel migratoria de EEUU para evitar la deportación
-
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak dio "planta judizialaren defizita" dela oraindik justizia sistemaren "ahulgunea"