Asma munduko gaixotasun kroniko ohikoenetako bat da eta herritarren %10i baino gehiagori eragiten die Euskal Autonomioa Erkidegoan (EAE), Osakidetzak 235.000 paziente diagnostikatu baititu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan jakinarazik duenez, Asmaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Asma haur eta nerabeen artean ematen da bereziki EAEn, 117.718 kasurekin, gaixotasunaren egungo diagnostikoen %50. Era berean, 5 urtetik beherako haurren kasuan, asma akutuko 3.300 kasu diagnostikatu ziren 2024an.

Gaur egun, Osakidetzak hainbat ekimen ditu martxan "euskal osasun sistema publikoa haurren asmaren tratamenduan erreferente gisa finkatuz", hala nola Haurren Asmaren Ibilbide Asistentziala, Osakidetzako asmaren unitateek akreditazio profesionalak lortzea eta Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIetan martxan dagoen 'Asma Bat' proiektua.

Osakidetza Haurren Asmaren Ibilbide Asistentziala prestatzen ari da gaur egun. Ekimenaren helburu nagusia da homogeneizatzea eta erreferente izatea eremu klinikoan zein adingabeen eta haien familien arretaren eremuan

Halaber, Osakidetza Haurren Asmaren Ibilbide Asistentziala prestatzen ari da gaur egun. Ekimenaren helburu nagusia da homogeneizatzea eta erreferente izatea eremu klinikoan zein adingabeen eta haien familien arretaren eremuan.

Haurren Asmaren Ibilbide Asistentziala ezartzeko beharra sortu da asma duten Osakidetzako kontsultetara paziente adingabe asko joaten direlako, profesionalek ikusitako aldakortasun klinikoaren aurrean irizpideak finkatu behar direlako, gaixotasunak inpaktu handia duelako adingabeengan eta haien familiengan, batez ere adingabeek hautemandako bizi kalitatearen galeran, eta gaixotasuna ikusarazi eta sentsibilizatu behar delako.

Asma haur eta nerabeen artean ematen da bereziki EAEn, 117.718 kasurekin, gaixotasunaren egungo diagnostikoen %50. Era berean, 5 urtetik beherako haurren kasuan, asma akutuko 3.300 kasu diagnostikatu ziren 2024an

Osakidetzako asmaren unitateek akreditazioak lortzeko egindako lanari dagokionez, duela gutxi Goierri-Urola Garaiko ESIko Pneumologia Pediatrikoko atalak lortutako bi nabarmendu behar dira.

Hain zuzen ere, Immunologia Klinikoaren eta Asma Pediatrikoaren Espainiako Elkarteak emandako bikaintasun sariarekin Oinarrizko Asmaren Unitate Pediatrikoaren egiaztapena lortu da, bai eta Pneumologiaren eta Toraxeko Kirurgiaren Espainiako Elkartearena ere.

LORPENAK

"Bi lorpenak Osakidetzako profesionalen eguneroko praktika klinikoaren bikaintasunaren eta etengabeko hobekuntzaren bilaketaren erakusgarri dira", adierazi dute Osakidetzatik.

Barakaldo-Sestaoko eta Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIetan egiten ari den 'Asma Bat' proiektua gehitzen zaio horri guztiari, haurren asma akutuaren arloko diziplina anitzen arteko elkarlana, hain zuzen ere.