Sexu indarkeriaren benetako dimentsioa estatistikek erakusten dutena baino handiagoa dela dio Emakunde
Miren Elgarresta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak agerraldia egin du asteazken honetan Eusko Legebiltzarreko Berdintasun eta Garapen Lankidetzarako Batzordean, 24 orduko arreta integraleko zentroen berri emateko, eta sexu indarkeriaren benetako dimentsioari buruz aritu da, estatistikek erakusten dutena baino handiagoa delako.
Azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) artxan dauden sexu indarkeriaren biktimei laguntzeko 24 orduko zentroek berehalako erantzun espezializatu bat emateko beharrari erantzuten diote. "Duela gutxi edo iraganean indarkeria jasan duten 16 urtetik gorako emakumeei 24 orduko arreta eskaintzen zaie, salaketarik jarri beharrik gabe", gaineratu du.
Gaur egun, EAEn Europako funtsekin finantzatutako lau zentro operatibo daude, beste bi gehiago ere irekiko dira, eta diziplina arteko taldeak dituzte biktimei arreta integrala eskaini ahal izateko.
Lurralde bakoitzean artatu diren kasuak zehaztu ditu Elgarrestak, sexu indarkeriaren benetako dimentsiora hurbiltzeko. "Sexu ndarkeriaren prebalentzia estatistikek erakusten digutena baino handiagoa dela uste da", adierazi du.
Bere iritziz, indarkeria sexualaren kasuetan estigma soziala da salaketa ez jartzeko arrazoietako bat eta, beraz, errealitate horren benetako dimentsioa ezagutzeko oztopoa da. Hala ere, gero eta sexu-eraso gehiago azaleratzen dira.
"Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren prebentziorako eta arretarako zenbat eta zerbitzu eta baliabide gehiago bideratu, orduan eta kasu gehiago azaleratzen direla egiaztatzen dugu", adierazi du Emakundeko zuzendariak.
Ildo horretan, sexu indarkeriaren biktimei laguntzeko zentroek ere erraztu egiten dute gero eta emakume gehiagok lehen urratsa ematea iraganean jasandako erasoak salatzeko. Izan ere, zentro horietan artatutako kasuen ehuneko handi batean, erasoa gertatu zenetik sei hilabete baino gehiago igaro dira.
Temas
Más en Actualidad
-
EEUU detecta el primer caso del gusano barrenador en humanos en su territorio
-
La mayoría de pacientes con epilepsia tardan más de un año de tratamiento en poder aliviar los síntomas
-
El Gobierno español quiere excluir la prostitución de la Clasificación de Actividades Económicas
-
La UE tiene desplegados en España 4 aviones, 4 helicópteros y 4 equipos de bomberos de 9 países para extinguir incendios