Osakidetzako Minari Aurre Egiteko Unitateak 768 paziente artatu ditu lehenengo urtean
Fibromialgia, bizkarreko mina edo migraina duten gaixoak izan dira batez ere
Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitateak min kronikoren bat duten 768 paziente artatu ditu abian izan den lehenengo urtean. Fibromialgia, bizkarreko mina edo migraina duten gaixoak izan dira batez ere.
Osakidetzak jakinarazi duenez, 2023ko azaroan jarri zuen martxan zerbitzua esperientzia pilotu gisa Gasteizko Salburuko osasun zentroan, gerora Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzeko asmoz.
Helburua da min iraunkorra duten pazienteen asistentzia hobetzea eta mina ezabatzen saiatzea edo, gutxienez, arintzea. Medikuek, erizainek eta fisioterapeutek osatzen duten unitate aitzindariak Lehen Mailako Arretako zerbitzuak indartzen ditu, horixe baita Osasun Sailaren helburua, pazientea ardatz hartuta.
Zerbitzuan tratatu diren pazienteen artean, gehienak emakumeak izan dira, batez beste 52 urtekoak. Normalean, Lehen Mailako Arretako espezialistek deribatutako pazienteak izaten dira, bai Familiako Medikuntzatik, bai Erizaintzatik, ospitale espezialitateetatik ere deribatzen dituzten arren, hala nola Erreumatologiatik, Traumatologiatik, Errehabilitaziotik, Minaren Unitatetik eta Neurologiatik.
Pazienteari elkarrizketa bat egiten zaio Minari Aurre Egiteko Unitatera iristen denean, bere historia medikoa jasotzen da eta, galdetegi baten bidez, bere bizi kalitatearekin lotutako hainbat alderdi ebaluatzen dira, bai eta minak egunerokotasunean nola eragiten dion ere.
Informazioa bildu ondoren, esku hartzea zertan datzan azaltzen zaio, gehienetan taldeko esku hartzea. Zehazki, esku hartzeak Minaren Zientziako Hezkuntzan oinarrituta daude, eta, fibromialgiaren edo bizkarreko minaren kasuan, ariketa terapeutikoarekin uztartuta. Esku hartzeak bina orduko 16 saio ditu, eta, migrainaren kasuan, bina orduko sei saio.
Bada, jardunean izan den lehen urte honetan, Araban Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitatean baloratutako 768 pazienteetatik, 189k dagoeneko amaitu dute tratamendua, eta 202, berriz, egiten ari dira.
Temas
Más en Actualidad
-
Dos hombres detenidos mientras atracaban una joyería de Barcelona disfrazados de mujeres
-
Barbakoa eremu berriak sortu ditu Bilboko Udalak Arraiz eta Iturritxualden
-
Un 25 % de las respuestas a mensajes de Pedro Sánchez en X son agresivas, según un estudio
-
Zelenski sobre la cumbre Putin-Trump: las decisiones que se toman sin Kiev "nacen muertas"