Eva Ferreirak eta Joxerramon Bengoetxeak beren programak aurkeztu dituzte EHUko Klaustroan
Hautagai bakoitzak 45 minutuko tartea izan du bere programaren defentsa egiteko
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko bi hautagaiek, Eva Ferreira Ekonomia Aplikatuko katedradun eta egungo errektoreak eta Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidearen Filosofiako katedradunak, beren programak aurkeztu dituzte EHUko Klaustroak Bilbon egin duen ezohiko bileran, beren taldekideek lagunduta.
EHUko iturriek jakinarazi dutenez, ekitaldian zehar, hautagai bakoitzak 45 minutuko tartea izan du bere programaren defentsa egiteko, eta, ondoren, hautagaiek bertaratutakoen galderak erantzun dituzte.
Errektorea unibertsitateko agintari akademiko gorena da, eta unibertsitateko kideek hautatzen dute, hautaketa zuzenaz eta sufragio unibertsal, libre, sekretu eta haztatuaren bidez. Errektore izateko hautagaia arduraldi osoan diharduen irakasle-ikertzaile iraunkor doktorea izan behar da eta, gutxienez, izan behar ditu ikerketako hiru seiurteko, irakaskuntzako hiru bosturteko eta lau urteko esperientzia unibertsitate gestioan, kide bakarreko kargu batean. Bi hautagaitzak ostegunean aldarrikatu ziren behin betiko, eta biek gutxienez klaustrokideen %10ek sinatutako bermea jaso zuten bere garaian.
Errektore izateko hauteskundeetan ematen den botoa haztatua da, hau da, unibertsitateko kidego bakoitzari ehuneko bat esleitzen zaio eta, horregatik, hautagaitzen emaitzak ehunekotan ematen dira. Unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle doktoreek %56,25ko portzentajea dute, lotura iraunkorra daukaten irakasle ez-doktoreek eta lotura iraunkorra ez daukaten irakasle-ikertzaile doktoreek %8,3koa, gainerako irakasle-ikertzaileek %1,59koa, ikasleek %22,08koa eta teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek %12,08koa.
Temas
Más en Actualidad
-
Bank of America acepta pagar 72,5 millones de dólares a víctimas de Jeffrey Epstein
-
Ikerbasquek 49 milioi euro baino gehiago lortu ditu 2025ean ikerketarako bere ikertzaile taldearen bidez
-
EEUU ataca más de 11.000 objetivos y 150 barcos en el primer mes de la guerra contra Irán
-
Una nueva manifestación pide que Mazón "no quede impune" por la dana: "Estamos aquí para que no se le aplique el aforamiento"