Ahotseneako disko aurkezpenetan emakume musikarien presentzia handituko da 59. Durangoko Azokan
59. Durangoko Azokako Ahotsenea Musika gunean parte hartuko duten taldeen zerrenda osatuta dago, eta antolatzaileek emakume musikarien presentzia handitu izana nabarmendu dute, taldeen erdietan emakumeren bat gutxienez egongo delarik. Hala ere, emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna indartu arren, deitoratu dute oraindik musikarien artean gizonak direla gehiengoa.
Bada, Durangoko Azokako iturriek ziurtatu dutenez, "euskal musikaren erakusleiho indartsua" da Ahotsenea, eta aurten 108 talde edo bakarlarik eman dute izena lan berria zuzenean aurkeztu ahal izateko. Antolatzaileek hautaketa egin dute eta azkenean 34 taldek izango dute lekua.
"Musikazaleek aurtengo proposamen berriak ezagutzeko aukera aparta izango dute, kantuak entzutean eurek ere abestuz eta kulturaren parte sentituz. Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren leloak dioen bezala, hartzea ematea delako", adierazi dute.
Musikari gazteen eta ibilbide luzekoen arteko oreka islatuko du egitarauak. Horrela, Txopet, Xsakara eta TOC talde gazteak igoko dira Platerueneko oholtzara, baina baita Mikel Urdangarin eta Kokein beteranoagoak ere. "Beraz, belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartuemanaren erakusle izango da egitaraua", gaineratu dute.
Estiloei dagokienez, egungo panorama musikalaren aniztasuna igarriko da, rock, rap, elektronika eta folk doinuak uztartuz, besteak beste. Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko musikarien partaidetza haziko da, eta horrela, lurraldetasunaren ikuspuntutik oreka lortzea izan da helburua.
Ahotsenea Musika gunean parte hartuko dute musikarien zerrenda honako hau da: Aho Zakil Konexion, Ainke, Albina Stardust, Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice eta Moxal, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Odei Barroso eta Benizze, Orhi, Mirari, Hok Ttuk Hamalau, Postal Kolekzionistak, Saji, Toc, Tu-K, Txopet, Ur, Xabaltx, Xabier Badiola, Xsakara eta Zinkha.
Temas
Más en Actualidad
-
La guerra entre Irán e Israel se recrudece con una espiral de violencia bilateral
-
Vandalizan la sede del PSOE de Cantabria con basura y pintando la palabra "mafia"
-
Investigan un posible homicidio imprudente en la muerte de la niña electrocutada en una cama elástica de Murcia
-
Euskotren emakumezkoen traineru ligaren babesle izango da beste lau urtez