Musikenek eta ESASek genero ikuspegia duten gradu amaierako lanentzako lehen saria eman dute
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak eta ESAS Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak ESAS-Musikene I. Saria eman dute, genero ikuspegia duten gradu amaierako lanei zuzendutako aintzatespena, ikertzaile gazteen talentua ikusarazteko eta musikaren esparruan berdintasuna sustatzeko asmoz.
Bada, sariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, lehen edizioko irabazlea Alba Compte Rojas izan da, 'Repertorio camerístico con violín de Emma Chacón (1886-1972) y propuesta interpretativa de 'Evocación nº1' (1946) para violín y piano' lanagatik. Bere "ikerketa zorrotza" eta Emma Chacon "musika klasikoaren historian ahaztutako konpositorearen" obra berreskuratzeko egindako ekarpena nabarmendu ditu epaimahaiak.
Hain zuzen, Isabel Diaz Morlan irakasleak zuzendutako ikerketa lanak Chaconen lana nabarmentzen du. Ahaztutako konpositorea da, eta bere obrak askotariko musika generoak biltzen ditu. Biolinerako hainbat piezaren azterketa kuantitatibo eta estilistikoa ez ezik, ikerlanak 'Evocación 1' konposizioaren interpretazio proposamen bat ere jasotzen du, elementu harmonikoak, formalak eta teknikoak uztartuz.
"Sarituaren lanak ez du konpositore honi ahotsa eman eta bere sorkuntzak ikusaraztea bakarrik bilatzen, baita biolin errepertorioa zabaltzea ere, ahots eta pianorako bere abesti batzuen transkripzioaren bidez, horrela bere musikaren interpretazio-aukerak zabalduz", adierazi dute.
Era berean, sariak balioa ematen dio Emma Chaconen irudiari, bai eta musikagintzan genero ikuspegidun ikerketa akademikoak duen garrantziari ere, eta ahalegin hori aktiboki sustatu nahi dute ESASek eta Musikenek.
Temas
Más en Actualidad
-
Etchegaray sigue como alcalde de Baiona, y Serge Blanco y Peio Etxeleku gobernarán Biarritz y Kanbo
-
El jurado declara culpable a los dos acusados de la muerte de la bebé arrojada a un contenedor en Mallorca
-
El europeísta Golob gana las elecciones eslovenas por un estrecho margen, según las encuestas
-
Sánchez pide que se abra Ormuz porque el mundo no debe pagar los efectos de la guerra