Euskalmet euska meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, urriaren 18an, hobekuntza txiki bat espero dugu. Egunaren lehen partean itsasaldetik sarri sartuko dira zaparradak, batez ere ipar-ekialdera, baina hegoaldean euria oso noizbehinka egingo du eta ostarteak irekiko dira. Eguerdi partean ipar isurialdean ere baliteke ostarte batzuk irekitzea, batez ere mendebaldean. Gauean hodeiak ugaritu egingo dira mendebaldetik eta baliteke euria egiten hastea.

Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta azken orduetan hego-mendebaldera egingo du. Tenperatura pixka bat igoko da, baina hala ere, orokorrean, maximoak 20 gradutik behera geratuko dira. Hiriburuetan, Baionan 12 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, goizaldean eta goizean goiz 5-6ko tarteekin; arratsaldean 2-3ko indarrera baretuko da, eta gauean hego-mendebaldera aldatuko du 2-3koarekin. Itsaskia izango da, itsaski handiko eta itsaso zakarreko guneekin goizaldean eta goizean goiz; arratsaldean itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da, eta gauean itsaso kizkurra.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 05:40an eta 18:01ean izango dira, eta itsasbehera 11:44an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da, eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.