Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, urriaren 16an, euria izango dugu, batez ere arratsaldean. Goizean zerua nahiko estalita egongo da eta hego haizearekin han-hemenka euri pixka bat egingo du edo zaparrada txiki batzuk botako ditu.
Eguerdi partean litekeena da ostarteak zabaltzea eta euria egiteko probabilitatea txikia izatea. Alabaina, arratsaldetik aurrera, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak gero eta ugariagoak izango dira eta zaparrada mardulagoak espero ditugu eta ekaitzak ere jo dezake.
Tenperaturak behera egingo du. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 21 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldera aldatuko da 3-4koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsalde-gauean metro bateko ingurukoak. Itsasgorak 04:18an eta 16:35ean izango dira, eta itsasbehereak 10:17an eta 22:42an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
Balorazioa
"Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki-ertainak sarri botako ditu eta ugariak izango dira, bereziki ekialdean. Trumoiekaitzak jo dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da eta goizean goiz mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko da eta goizean indartu egingo da, bolada gogorrekin. Tenperatura jaitsi egingo da: nahikoa minimoak eta nabarmen edo asko maximoak".