Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, urriaren 15ean, goizean ostarte batzuk irekiko dira, baina, oro har, aurreko egunetan baino zurixkagoa ikusiko da zerua, goi-hodei ugarirekin, eta baliteke hauts-gandua agertzea. Arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira eta zaparrada batzuk egingo ditu, probabilitate handiagoarekin hegoaldean; baliteke ekaitzak jotzea.
Hegoaldeko haizea harro samar ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Ebro ibarrean egunsentian behe-lainoa sor daiteke. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 17 gutxienez eta 23 gehienez.
Itsasoan hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:36an eta 15:51n izango dira, eta itsasbehereak 09:32an eta 21:58an. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
Balorazioa
"Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira, bereziki Ebro ibarrean. Baliteke hauts-gandua egotea. Goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta gainerako orduetan hodeitsu edo oso hodeitsu agertuko da. Goizaldean eta arratsaldetik aurrera zaparrada txikiertainak bota ditzake, bereziki Araban, eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke. Hego/hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin mendi inguruetan, bereziki ekialdean.Tenperatura minimoiak gutxi edo nahikoa igoko dira. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira Kantauri isurialdean, eta gainerako lekuetan aldaketarik ez edo gutxi".
jaitsiko dira.